Berria.eus

Agenda LAB: «ETB 'Erdal Telebista' bihurtzeko merituak egiten ari da»

Publizitatea

Agenda

Komunikazioa

LAB: «ETB 'Erdal Telebista' bihurtzeko merituak egiten ari da»

Kate publikoak «euskararen aurka» hartu duen bidea salatu du ETBko LABek, eta haserrearen berri eman

2012-05-08 / Urtzi Urkizu

Euskal Telebistako LABek bere «haserre eta harriduraren» berri eman nahi duela adierazi du ohar batean, eta ETBk «euskararen aurka» hartu duen bidea salatu. «ETB 'Erdal Telebista' bihurtzeko merituak egiten» izenburua du salaketa adierazpenak.

ETBK Sat katean ematen duten kirol programazioa aztertuz, etxeak gaztelaniaren aldeko apustua egin duela dio LABek. «Zuzeneko kirol emanaldiei euskaraz eusten zaie, oraingoz, baina gainontzeko kiroletako programazio guztia erdara hutsez egiten da». Adibide gisa jarri dute Athleticek jokatuko duen Europako Ligako finala dela-eta programazio berezia izango dela ETBn. «ETB1eko albistegietan, noski, euskaraz emango da informazioa. Baina gainontzeko guztia, ETBK Saten izango diren saio bereziak barne, erdaraz izango da. ETB2 nahiko ez, eta ETBK Sateko programak ere erdaraz».

ETBko zuzendaritzak «euskararen kontrako bidea» hartu duela, eta bertan behera uztea eskatzen dio LABek: «Ikus-entzuleek ezin dute dena baldintzatu; are gutxiago, euskaldunak bigarren mailako hiritar gisa tratatzea. ETBk etorkizunik badu, euskararekin lotuta behar du izan».
 

Publizitatea

Agenda saileko albiste gehiago

Albiste nagusiak

Ez dira hasiberriak

Eibarrek lehen zati bikaina egin, eta etxetik kanpoko aurreneko partida irabazi du (0-2)

Gehien irakurriak