Albistea entzun

Bizitza dantzan, dantza bizitza

Pirmin Treku dantzariaren ibilbide osoko argazkiak bildu dituzte Zarauzko Photomuseumen.
Dantzariaren bizitza osoaren erakusle da mostra.
Dantzariaren bizitza osoaren erakusle da mostra. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS Tamaina handiagoan ikusi

Mikel Lizarralde -

2012ko irailak 14 - Zarautz

Dokumentu historikoak dira, dantzari emandako bizitza baten erretratu zatikatu baina, neurri batean, osatua azaltzen dutenak. Argazkiak. Dozenaka irudi. Pirmin Treku (Zarautz, 1930-2006) nor izan zen erakusten dutenak. Hala estudioko erretratu artistikoak nola etxe barruko irudi intimoak. Royal Balleteko lehen dantzari gisa parte hartu zuen ikuskizunetako txartel txikiak nahiz txikitan Euskal Herritik eta gerratik ihesi Londresera iritsi zenekoak. Sinatu gabeko argazkiak gehienak, egile anonimoenak, dantzariaren familiak urteetan bildu eta orain Zarauzko Photomuseumen esku utzi dituenak. Han egongo dira ikusgai urriaren 7ra arte.

Erakusketak ondo adierazten du Fermin Aldabaldetreku Arrutik egin zuen bidea. Eusko Alderdi Jeltzaleko kide nabarmen baten semea izanik, 1937an Ingalaterrara eraman zuten bi arrebekin batera, eta Shornesllseko etxetzarrean igaro zituen 16 urte beste hainbat errefuxiaturekin batera. Photomuseumen garai hartako argazki gutxi baina esanguratsuak jaso dituzte: kanpalekura erbesteratuen autobusa iritsi zenekoa, Lore eta Eli arrebekin Shornellsen, beste haur batzuekin euskal jantzi tradizionalak jantzita...

Frederick Ashtonen Les patineurs ballet funtzioa ikusi izanak eraman zuen Pirmin Treku dantzaz maitemintzera, eta 1944an Ninette de Valoisek bere eskolan onartu zuen. Sadler's Wells School-en —gerora Royal Ballet bihurtuko zena— hasi zen dantzatzen George Goncharoven ikasle gisa eta 1947an dantzatu zuen ospea emango zion lehenengo obra, Faureren La Fete Étrange-ren musikarekin. 1948tik 1961era dantza konpainia horretako lehen dantzaria izan zen, eta besteak beste, Danses Concertantes, The Rake's Proges, Bodas de sangre, La Boutique Fantasque eta El sombrero de tres picos ikuskizunetan aritu zen. Lan haien guztien laginak daude Photomuseumen, eta Treku inauterietako mozorroekin, antigoaleko jantziekin edo Andaluziako soineko tradizionalekin aurkezten dute. Eta ondoan ditu urteetan agertokia berarekin konpartitu zuten beste hainbat dantzari ere: Elaine Fifield, Patricia Miller, Kathleen Gorham...

Oportoko eskola

Belauneko lesio bat tarteko, 1961ean erretiratu beharra izan zuen. Covent Gardenen omenaldia jaso zuen, La Fête Étranger interpretatu zuen azkenekoz eta erramu-koro bat jaso zuen. Horrek ez zuen, ordea, dantzatik aldendu, eta Oporton (Portugal) segitu zuen bere lanarekin, orduko hartan irakaskuntzara bideratuta. Han Academia Bailado Classico akademia entzutetsua sortu zuen, eta zenbait lanen koreografiak egin zituen: Concierto de Aranjuez, Amancer, Noite... Erakusketak garai hartako argazki ugari biltzen ditu, baina baita kontzertuetarako partiturak eta programak ere.

Pirmin Treku, 2006an hil zen, azken bi urteak Zarautzen bizi ondoren.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

EHZko kideak Kanboko gaztetxean egin duten biltzar nagusiaren ondoren ©EHZ

Arberatzen izanen da 2024ko EHZ

Ekhi Erremundegi Beloki

Gaur egin dute biltzar nagusia EHZko laguntzaileek, Kanboko gaztetxean, eta heldu den urtean Amikuzera mugitzea erabaki dute. Ekainaren 28an, 29an eta 30ean izanen da festibala Nafarroa Behereko herri horretan.

Victor Erize zinema zuzendaria, atzo, Donostian, Lumiere anaiei keinu egiten dien kamiseta erakusten. ©JON URBE / FOKU

Erize: «Jatorrian, film bat ikustea kontenplazio ekintza bat zen»

Itziar Ugarte Irizar

Zinema ikustearen «esperientzia publikoa» eta aretoak defendatu ditu Victor Erizek 'Cerrar los ojos' filma aurkeztu berritan. Ana Torrent aktorearen eskutik jaso zuen atzo gauean Donostia saria
<b><em>Great absence <em>filmeko zuzendari Kei Chika-Ura eta Tatsuya Fujiaktorea, atzo, Donostian.</em> </em></b> ©JUAN HERRERO / EFE

Aita-seme batzuen elkartzea

Jone Bastida Alzuru

Kei Chika-Ura zinemagile japoniarrak dementziaren eta familia istorio baten inguruan gertatzen den pelikula bat aurkeztu du Zinemaldiko Sail Ofizialean: 'Great Absence'

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...