Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Iritzia Auria

Publizitatea

Iritzia

Bira

Auria

 

2011-07-23 / Itxaro Borda

Nafarroa ekialdeko mugako euskaradun galduek euriari auria deitzen zietela kontatzen zigun Kasedako Rafa adiskideak, Bedaroan behera Talara oinez jaisten ginen bitartean. Auri egunak beraz herrokaz dabilzkigu inguratzen gaituzten kideen kezka ekonomikoak emendatuz: gaixo udatiarrak diote, xantzarik ez daukate aurten, bakantza leku heze hau abandonatzen dute eguzkia segurtatuagoa den guneetara lehiatzeko. Eta guk —nik— lanera garaiz heltzeko Santizpiritu zubia zeharkatzen dut uhar ezkelez zipatua. Marmar nabil: oporretan banintza edozein denbora mota hartuko nuke...

Goiz honetan ere zerua beltz-inflau dago. Eroriko da, eroriko denez oraino! Irratietako erreportaietan jendeen haserrea hautematen da, funtsean engainatuak izan balira bezala mintzo direla, ekia dute ordaindu eta ez etengabeko aroarekiko zalantza merke hau. Itsas bazterrak ondorioz kasik hutsik daude eta barnealdeko bideak lokatz. Alta, auripean baino, nehoiz ez da herri hau hain eder, hala nola Iratiko xendretan, lainoen grisa pago azalenarekin ezkontzen denean. Euskal Herria, egurraldi aldetik bederen, Kalifornia bailitzan saltzen dutenek publizitate gezurtia egiten dute argiki.

Euria. Ebia. Uria. Auria.
 

Publizitatea

Iritzia saileko albiste gehiago

Albiste nagusiak

Aldaketa mezuak nagusi gogoetarako orduen atarian

Gauerdiarekin amaituko da hauteskunde kanpaina, eta azken orduak baliatu dituzte alderdi politikoek herritarrei botoa eskatzeko. Udaletako, batzar nagusietako eta Nafarroako Parlamentuko ordezkariak aukeratzeko, botoa ematera deituta daude herritarrak.

Gehien irakurriak