Onintza Enbeita.
Bira

Desberdinak

2012ko apirilaren 29a
00:00
Entzun
Ez dakit zergatik den normala neskak mutilekin elkartzea. Esan nahi dut ez dudala oso ondo ulertzen zergatik den arraroa mutilak mutilekin eta neskak neskekin elkartzea. Dena klasifikatu behar dugu, gauza guztiei izena jarri behar diegu, bestela urduri jartzen gara: zu heterosexuala zara, zu bisexuala, zu homosexuala, zu gorria, zu horia… ezin dut jasan. Azkenean, kolektiboetan banatuta daukagu gizarte osoa: zaharrak zahar etxean, gazteak gaztetxean, homosexualak anbientean, heterosexualak nahi duten lekuan, amak parkean eta aitak futbola ikusten. Eta lesbiana talde batek Bilboko Santiago plazan elkarri muxu ematea erabakitzen badu, herritarrak asaldatu egiten dira. Ez direlako neskak, aizue, lesbiana zerriak omen direlako; baina Santiago plaza haiena ere bada, santuak berak hala nahi ez lukeen arren. Ni ez naiz lesbiana, edo bai, edo ez dakit zer pentsatu ere honezkero, baina animatzen ditut ezberdintzat ditugun guztiak kaleak hartzera, eta Bilbon lesbianei oldartu zitzaien gizon haren modukoak gera daitezela etxean, euren anbientean; hobeak baitira bakarrik egoteko elkarbizitzarako baino. Ken ditzagun etiketak; senti dezala bakoitzak nahi duena nahi duenarengatik, eta egin dezala bakoitzak ahal duena ahal duen lekuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.