Hitz beste

Txangoa

Anjel Lertxundi.
2011ko ekainaren 28a
00:00
Entzun
Bi nortasun ditugu (gutxienez). Lehena, azalekoa da, itxurarena, modu jakin batean mintzatzen eta janzten dena, ideia eta gustu jakin batzuen arabera manifestatzen dena, zinera joateari aspaldi utzi ziona, lagunekin aldian behin basoerdi batzuk hartzea gustatzen zaiona… Modu nahiko berdinean agertzen da ia beti, eta, horregatik, besteek ere modu nahiko berdinean ikusten dute eta identifikatzen.

Bigarrena, geure baitakoa, ilunagoa da, gorabeheratsuagoa, joan-etorri askokoa. Zalantza eta desadostasunak ditu azaleko nortasunak manifestatzen duenarekin, atsegin ez zaizkion aldeak aldatu nahi lituzke. Ez baitu ikusten duten bezalakoa izan nahi, kontzientzia erre horrek bizi du bigarren nortasuna.

Nortasun azalekoak eta geure baitakoak ez dute sekula bat egiten, bi nortasunon arteko lehia da bizitza. Uste dut hurkoaren azaleko nortasunetik bere baitakora txango egiten saiatzea dela, besteak beste, literatura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.