Berria.eus

Iritzia Hasiera berria

Publizitatea

Iritzia

Hitz beste

Hasiera berria

 

2012-05-08 / Anjel Lertxundi

Hartu aroa adierazten duten izen batzuk (etapa, aldi sasoi…) eta erantsi horietako zernahiri aldaketa irudika lezakeen ezein adjektibo (berri, esperantzatsu, desberdin…), egin gero izenen eta adjektiboen elkarketak, eta hor ateratzen dira Europako egunkari gehienek emandako titularrak. Flipagarriena, ordea, Hollandek berak eman zuena bere diskurtsoan: Ā«Hasiera berri bat da Europarentzat eta munduarentzatĀ».

Hasiera berri bat! Mesias izan nahi duen ala Adan, ez dakit. Gehiago estimatuko genuke sozialista izaten saiatuko balitz. Presidente berriak badaki bi Europa (gutxienez) egongo direla hemendik aurrera ere: estatu boteretsuena eta bigarren mailako herriez osatutakoa; inbertsiogileena eta hilaren azkenean ezinaren zabua ikusten dutenena. Zinez sozialista izan nahi badu, zinez garbi dauka nortzuen alde egin beharko lukeen. Eta agian orduan hasiera berri bat inauguratuko luke Europarentzat eta munduarentzat.
 

Publizitatea

Iritzia saileko albiste gehiago

Albiste nagusiak

UPNren aurrekontu proiektua atzera bota du oposizioak

2012ko aurrekontuak luzatu beharko ditu berriro gobernuak, hirugarrenez. "Oposizio suntsitzailea" kritikatu, eta aurrekontuak babestu ditu Goikoetxeak. Gobernuaren proposamenaren kontra Bilduk aurkeztutako osoko zuzenketaren alde bozkatu dute PSN, Bildu, Aralar-NaBai, Ezkerra eta Geroa Baik; UPN eta PPNk, aldiz, kontra.

Gehien irakurriak