Albistea entzun

Hitz beste

'You', etxerako!

Anjel Lertxundi -

2013ko otsailak 24

Fracking', coaching, crowfunding, swap… Euskarak sarri-sarri etxeratzen du halako hitzen bat. Normala omen. Ingelesaren indar ukaezinak eta malgutasunak behartzen omen gaitu, gurea bezalako hizkuntza batek ez ei du munduak daraman abiadari etengabe erantzuteko modurik. Baina galdetzen diot neure buruari: zein bidetatik datozkit halako perlak? Ingelesarenetik zuzenean ala gaztelaniarenetik? Eta galdetzen segitzen dut: kazetari erdaldunek fractura hidráulica deitu izan baliote francking deitzen hasi direnari, zer erabiliko genuke, fracking ala haustura eta haustura hidraulikoa, hiztunak zer ulertuko luke hobeto? Zerk eragozten du coaching ordez prestakuntza baliatzea? Ez ahal genituen herritarren diru-bilketekin sortu ikastolak-eta, crowfunding egiten ari ginela jakin gabe? Nor ez da sekula izan epekako zordun, oharkabean swap baten esklabo ginela?

You, etxerako… gaztelaniaren etxetik igarota.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...