Mendia

Buzoia

2014ko maiatzaren 30a
00:00
Entzun
IRTEERAK

• Mendi itzulia eta Mondran Bike. Arrasateko Besaide mendizale elkarteak mendi itzulia eta BTT irteera antolatu ditu biharko, Mundumira jaialdiaren harira. Informazioa: www.besaide.org.

• Orientazio Martxa. Jaizkibel mendizale elkarteak Orientazio Martxa antolatu du etziko, Aiako Harrian. Informazioa: www.zirkuitua.com.

• Itsasotik Pirinioetara zeharkaldia. Urretxuko Goierri kirol elkarteak bihar eta etzi egingo ditu Itsasotik Pirinioetara zeharkaldiko hurrengo bi etapak. Informazioa: www.goierrike.net.

• Fortuna ibilaldia (46 km). Etzi, Gasteizen. www.cdfortunake.com.

• Europako mendiak. Zarauzko Pagoeta mendizale elkarteak irteera antolatu du Europako mendietara, ekainaren 14 eta 15erako. Informazioa: www.pagoeta.com.

• Arnoko ibilaldia. Etzi, Mutrikun (Gipuzkoa). Informazioa: www.burumendi.org.

• Zazpi Kurutze (55 km). Ekainaren 8an, Azkoitian izango da mendi martxa (Gipuzkoa). www.zirkuitua.com.

• Hiru Handiak (100 km). Ekainaren 13tik 14ra, Gopegin hasi eta Araian (Araba) amaituko da Gorbeia-Anboto-Txindoki gailurrak zeharkatuko dituen mendi ibilaldia. Informazioa: www.manueliradier.com.

• Mont Blanc (4.807 m). Mendiak eta Herriak gidari agentziak irteera antolatu du Mont Blanc-era (Frantziako Alpeak) abuzturako. Prezioa: 700 euro. Informazio gehiago: www.mendiaketaherriak.com.

LASTERKETAK

Bihar eta etzi

• EH Mendi Erronka (65 km). Bihar, Leitzan (Nafarroa). www.lagunonakmb.org.

• Urdazubiko kontrabandisten mendi lasterketa (15,8 km). Urdazubin (Nafarroa), bihar. www.lasterketak.com.

• Euskaltrails. Baigorrin (Nafarroa Beherea), gaur eta bihar, hiru lasterketa izango dira: 130 km, 2x40 km eta 2x25 km. www.euskalraid.fr.

• Ereñotzuko mendi lasterketa (12 km). Etzi, Hernanin (Gipuzkoa). www.lasterketak.com.

• Arnoko mendi lasterketa (22 km). Mutrikun (Gipuzkoa), etzi. Informazioa: www.burumendi.org.

Ekainaren 7an eta 8an

• Biriatuko mendi lasterketa (18 km). Ekainaren 8an, Biriatun (Lapurdi). Informazioa: www.pb-organisation.com.

• Ariatzatik Ariatzara mendi lasterketa (19,5 km). Areatzan (Muxika, Bizkaia), ekainaren 7an. Informazioa: www.saragia.org.

DEIALDIAK

• Argazki lehiaketa. Gernikako Arrolape mendizale elkarteak argazki lehiaketa antolatu du. Maiatzaren 31ra arte bidal daitezke mendi martxa, lasterketa edo BTT irteeretan ateratako argazkiak. www.arrolape.com.

• Mendi Film Festival. Zabalik dago VII. Mendi Film Festivalerako filmak aurkezteko epea.

• Deiadar mendien eguna. Uribarriko (Bilbo) Gailurra mendizale elkarteak ekainaren 15ean eta Ganekogortan antolatuko du mendien eguna. Mendi ibilaldiaz gain, bertsolariak, dantzak eta bestelako ekintzak izango dira. www.gailurra.org.

• Ehunmiliak (168km) / G2H (88km). Zabalik dago Euskal Herriko bi ultratrailetan izena emateko epea. www.ehunmilak.com.

IKASTAROAK

• Espeleologia ikastaroa. Gipuzkoako Mendizale Federazioak ikastaroa antolatu du ekainaren 14 eta 15erako, Aralarren. www.gmf-fgm.org.

• Erreka zintzurrak jaisteko ikastaroa. Euskal Mendizale Federazioak ikastaroa antolatu maiatzaren 31rako eta ekainaren 1erako. www.gmf-fgm.org.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.