Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Gizartea Auzitegi Nazionalak epaituko ditu Barcinari tartak bota zizkiotenak

Publizitatea

Gizartea

Auzitegi Nazionalak epaituko ditu Barcinari tartak bota zizkiotenak

Espainiako Gobernuak esan du bere helburua Nafarroan AHTa egitea dela, baina ez du amaiera datarik zehaztu

2013-05-31 / Erredakzioa

Auzitegi Nazionalak jakinarazi du Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteari 2011ko urrian tartak bota zizkiotenak Madrilen epaituko dituztela. Egindakoa «aldarrikapenezko eta umorezko» ekintza bat izan zela azpimarratu zuen orduan Mugitu taldeak. Barcinak ez du gauza bera pentsatzen; «inoiz gertatu behar ez zuen» ekintza bat izan zela esan zuen atzo, eta «justizia egiteko» eskatu zion auzitegiari. Iaz, fiskaltzak lau eta bederatzi urte arteko espetxe zigorra eskatu zuen inputatutako lau lagunentzat, atentatu delitu bat egotzita.

Bestalde, Nafarroan AHT abiadura handiko trenarekin aurrera jarraitzea du xede Espainiako Gobernuak, Sustapen ministroaren arabera. Baina ez du azpiegiturak amaitzeko datarik eman. PSNk kritikatu egin du; datak emateko «gai» ez dela esan, eta AHTari buruz dauden zalantzak argitzeko eskatu dio. Nafarroako Gobernuko ordezkari Jose Luis Sanchez Muniainek Castejon eta Iruñea bitarteko tartea egitea nahi du gero gainerakoa egin ahal izateko. Iritzi berekoa da Barcina ere; azpiegitura ahal bezain laster egitea nahi du, «lotura ez galtzeko».
 

Publizitatea

Gizartea saileko albiste gehiago

Albiste nagusiak

Bankuek itxita jarraituko dute ostegun arte

EBZk bankuei ematen dien premiazko likidezia bere horretan utzi du, baina bankuei berme gehiago eskatu dizkie maileguen truke. Euklid Tsakalotosek ordezkatuko du Giannis Varufakis Finantza ministro karguan. "Elkartasuna" agindu dute Merkelek eta Hollandek, baina proposamen "serio eta sinesgarria" eskatu diote Tsiprasi.

Gehien irakurriak