Berria.eus

Politika «Salbuespen neurriak» aldatzeko, Bilbon kaleak betetzera deitu dute

Publizitatea

Politika

«Salbuespen neurriak» aldatzeko, Bilbon kaleak betetzera deitu dute

Gernikako Akordioak antolatutako nazio manifestazioa Casilla plazatik abiatuko da gaur, 17:30ean

2012-04-14 / Erredakzioa

Konponbidean aurrera egiteko «salbuespen neurriak» bertan behera uztea ezinbestekoa dela sinetsita, manifestazio bat egingo da gaur Bilbon, aldarrikatzeko bide horri ekin behar zaiola. Gernikako Akordioa sinatu zuten eragileek deituta, 17:30ean abiatuko da protesta Casilla plazatik, Salbuespenezko neurriak indargabetu. Konponbide garaia da lelopean.

Sinatzaileek uste dute Espainiako Gobernua «immobilismoan» giltzatuta dagoela eta aterabidea «blokeatzen» ari dela, eta jarrera hori aldarazi behar zaiola; mugiarazi egin behar dela Espainiako Gobernua. Esan dute mobilizazioan dagoela horren giltza, eta herritarrek protesta jendetsuen bidez egindako presioak soilik alda dezakeela PPren gobernuaren jarrera itxia, konponbideari begira jartzeko. Horregatik antolatu dute nazio manifestazioa.

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Parot doktrina esaten zaion irizpidea ezartzea ontzat eman duela jakin zenean iragarri zuen Gernikako Akordioak gaurko protesta, presoei ezartzen zaizkien «salbuespen neurriak» indargabetzea baita, haien ustez, konponbidean aurrera egiteko eman beharreko lehen pausoa.
 

Publizitatea

Politika saileko albiste gehiago

Eskumenen zain

Frantzia hamahiru eskualdetan banatzen duen mapa berretsi dute diputatuek.

Orain, eskualdeen eskumenak adostuko dituen legea aztertzen hasiko dira senatariak

Albiste nagusiak

Gehien irakurriak