Albistea entzun

Independentziaren aldeko mozio bat onartu dute Gipuzkoako Batzar Nagusiek

EAJ abstenitu egin da, ez baitu onartzen Garitanoren esku uztea bide orri bat zehazteko ardura

Jokin Sagarzazu -

2012ko irailak 28 - Donostia

Independentziaren aldeko mozio bat onartu dute Gipuzkoako Batzar Nagusiek, Bildu eta Aralarren aldeko botoekin. EAJ abstenitu egin da, eta PSE-EEk eta PPk aurka bozkatu dute. Mozioak hala dio: «Gipuzkoako Batzar Nagusiek Foru Aldundiari dei egiten diote, Espainiako Estatuko Gobernua etengabe egiten ari den esparru anitzeko erasoei aurre egiteko lidergoa har dezan eragileekin batera bide orri bat lantzeko, independentzia helburu».

Funtsean, EAJren abstentzioa lidergoaren aipamen horretan oinarritu da. EAJren batzarkide taldeko bozeramaile Eider Mendozak, hala ere, azaldu du mozioa onartzeko «asmoa» zutela baina, Bilduko bozeramaile Idoia Ormazabalen adierazpen batzuk direla medio, azkenean ez onartzea erabaki dutela. Ormazabalek Eusko Jaurlaritzako lehendakari izandako Jose Antonio Agirreren eredua jarri zuen Martin Garitano ahaldun nagusiaren jarduna irudikatzeko, eta horrek haserrea eragin zuen jeltzaleen artean. Aurretik, baina, Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariarekin parekatu zuen EAJk Garitanoren politika, eta Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiarekin PSE-EEk. Testuinguru horretan esan zituen hitzok Ormazabalek, eta jeltzaleek beraiek sortutako ika-mika hori erabili zuten euren abstentzioa azaltzeko.

Atzo amaitu zen Batzar Nagusietako osoko bilkura, batzarkide taldeen mozioen inguruko eztabaidarekin. Asteleheneko saioan bezala, krisialdi ekonomikoari aurre egiteko plan bat aurkezteko eskatu zioten EAJk eta PSE-EEk Garitanori, hainbat mozioren bitartez. Hala ere, EAJren mozio nagusia ez zuten onartu Batzar Nagusiek. EAJk Foru Aldundiari eskatu zion martxoa baino lehen krisialdi ekonomikoari aurre egiteko plan bat aurkezteko, eta, hori egin ezean, haiek berea aurkeztuko zutela. PSE-EEren ustez, ez da martxora arte itxaron behar, eta Garitanoren aurkako zentsura mozio bat babesteko eskatu dio EAJri. Mendoza harrituta agertu da sozialisten «jarrera aldaketarekin», asteleheneko saioan ez baitzuten zentsura mozioari buruzko aipamenik egin.

EH Bilduren babesa

Atzoko saioan Xabier Isasi EH Bilduko Gipuzkoako zerrendaburua izan zen, eta, kazetarien aurrean eginiko adierazpenetan, Foru Aldundiaren politika babestu eta oposizioaren jarrera kritikatu zuen, bere iritzian, krisialdi ekonomikoa «erabiltzen» ari direlako foru aldundiaren aurkako «apologia» egiteko. «Kalean ez da antzematen horrenbesteko tentsiorik. Gipuzkoak funtzionatzen du», esan zuen Isasik. Foru aldundiaren oinarriak zerbitzu sozialei eustea, parte hartzea eta lurralde oreka direla ere nabarmendu zuen.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Sare Herritarrak antolatutako manifestazioa, Bilbon. ©Jaizki Fontaneda / Foku

Baldintzapean aske geratu da Jesus Mari Gomez euskal presoa

Iosu Alberdi

Gomezek 22 urte eta erdi egin ditu espetxean. 2021eko irailetik hirugarren graduan zegoen.

'Mozal legearen' aurkako protesta bat Gasteizen, iazko otsailean. ©Jaizki Fontaneda / Foku

'Mozal legea' aldatzeko txostenak aurrera egin du, ERCk bide emanda

Jon O. Urain

Espainiako Kongresuko Barne Batzordean eztabaidatuko dute gaiaz, baina orain arteko testuak aurrera egin du desadostasunak dauden lau puntuetan ados jarri gabe.

Ikasle Abertzaleen agerraldia, atzo, Gasteizen. ©BERRIA

IAk salatu du 34 ikasleri espedientea irekiko dietela

Berria

Manifestazio bat egingo dute otsailaren 16an Gasteizen, besteak beste, EHUn «kontrol soziala amaitu» dadin

<em>Mozal legearen</em> aurkako protesta bat, iazko otsailean. ©ELOY ALONSO / EFE

'Mozal legearen' erreforma ahalbidetzeko eskatu die PSOEk EH Bilduri eta ERCri

Xabier Martin - Jon O. Urain

Gaur batzartuko da Herritarren Segurtasunerako Espainiako Legea aldatzeko lantaldea. EH Bilduk ez du onartuko erreforma «light» bat

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...