Berria.eus

Iritzia Nafarroako eskuin batua

Publizitatea

Iritzia

Hizpideak

Nafarroako eskuin batua

 

2011-09-04 / Iñaki Petxarroman

Duela hiru urte banatu ziren, Espainiako Kongresuan gobernuaren 2009ko aurrekontu proiektuen bozketan UPNko diputatuak abstenitu egin zirelako, Raxoik agindu zienaz bestera. Urteetako ezkontzaren ondoren, banaketa heldu zen: erreportxuak eta trapu zaharrak... Ez zen asmatzen zaila ez zirela denbora askoan bereizita ibiliko, gehienez ere Raxoi Moncloara iritsi bitarteko aldian. Bitarte honetan, Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak igaro dira. Etxean norberak zer indar duen neurtzeko balio izan dute. Kontuak argitzeko.

Orain, Barcinak jakinarazi du negoziatzen ari direla Espainiako hauteskundeetara elkarrekin aurkezteko. Inor gutxi harritu dute. Eskuinak ederki daki ezinikusi eta eztabaida antzuetatik ihes egiten, benetan garrantzitsua denari heltzen: dirudunen eta atzerakoien interesak defendatzeari.

Bada, ordea, berezitasun bat orain hartu duten erabakian. Nafarroako eremu abertzalea batzeak bizkortu egin du eskuindarren adiskidetzea. Hortzak ikusi dizkiote otsoari.
 

Publizitatea

Iritzia saileko albiste gehiago

Albiste nagusiak

Gehien irakurriak