Berria.eus

Iritzia Elkarlanaren bideak

Publizitatea

Iritzia

Hizpideak

Elkarlanaren bideak

 

2012-02-15 / Mikel Lizarralde

Bitxiak eta paradoxikoak dira politikaren eta politikak eragiten dituen harremanen bideak. Duela urte pare bat hesiaren beste aldean zegoena balizko kolaboratzaile bihur daiteke denborarekin eta testuinguru politikoa lagun.

Horregatik, ez luke inor harritu beharko Antonio Basagoitik EAJren ┬źkonplizitatea┬╗ lortzeko gogoa agertu izanak. ETAk jarduera armatua utzi izanak bestelako konplizitateak ere eragin ditu, eta horren lekuko hor daude lehendabizi Bilduren eta ondoren Amaiurren inguruan sortutako hauteskunde proiektuak, etorkizunean ere abertzaleen artean kolaborazio esparruak izan daitezkeela eta izango direla adierazten duten egitasmoak.

Adostasun espazio bat bilatzeko eskatzen duenean, baina, bere eremura eraman nahi ditu Basagoitik jeltzaleak. Orain dela bi urte Jaurlaritza kentzen lagundu zuenean ez bezala, gaur egungo egoera politikoa kudeatzeko beharrezkoa zaio EAJ, hesiaren beste aldean gainerako abertzaleak bat eginda ikusten dituelako.
 

Publizitatea

Iritzia saileko albiste gehiago

Albiste nagusiak

Ultraaktibitatearen alde egin du Auzitegi Gorenak

Hitzarmenak urtebetera iraungi arren, eskubide kolektiboak eskubide indibidual izatera pasatzen direla dio. ELAren ustetan, "pozteko moduko golpe latza" litzateke PP eta patronalarentzat. LABek zuhurtziaz hartu du epaia.

Aguraingo Sapem lantegia itxi nahi du Arcelorrek

54 langileak kaleratzeko enpleguaren erregulaziorako eskaera aurkeztu du multinazionalak. Proposamenaren "formak eta edukia" salatu ditu ELAk. Aurki mobilizazioetara deituko dituzte langileak.

Gehien irakurriak