Berria.eus

Iritzia Bostak bat

Publizitatea

Iritzia

Hizpideak

Bostak bat

 

2012-04-29 / Pello Urzelai

Bost helburu, bost printzipio. Bost alderdi. Akordio estrategikoaren bidean, oinarrizko konpromisoa sinatu dute ezker abertzaleak, Eusko Alkartasunak, Alternatibak, Aralarrek eta Abertzaleen Batasunak Irunen, Bidasoaren ertzean, Santiagoko zubiaren aldamenean, nazio estrategia baterantz ibiltzeko engaiamendua agerian utzita. Gatazka konponbidean jarri izanak eta borroka armatuaren zikloa itxi izanak erraztu ditu aipatutako bost alderdi edo indar politikoen arteko harremanak. Euskal Herri osoan, etorkizuneko tresna eta egitura juridiko-politikoak ari dira egosten. Biharko burujabetza gaurko ahaleginaren emaitza izango delakoan, estrategia nazionala garatu nahi duten bost alderdiek badute zer landu. Bidea argitu eta indarrak biltzeko garaiak dira. Hitz beltzak paperaren edo pantailaren zuriaren kontra jartzean, agiriak baliagarriak izaten dira ideiak eta norabideak argitzeko. Jardunarekin osatu behar dira, emankor izatekotan. Nazio estrategiak, bederen, badu izana. Izena ere izatea ongi letorkioke.
 

Publizitatea