Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Plaza Bizia Eta euskal zibilizazioa?

Publizitatea

Plaza Bizia

Maratila

Eta euskal zibilizazioa?

 

2012-02-25 / Luzien Etxezaharreta

Zibilizazio guziek ez dute balio bera! Horra Gueant ministroak deklaratu zuena, eztabaida bizia piztuz. Horren onetsarazteko, bakoitzaren «jendetasun balioen» maila aipatu zuen. Serge Letchimy Martinikako diputatuak egin erantzun bipilak sua piztu zuen: «Nazismoa sortu zuen Europako zibilizazioa» aipatu baitzuen.

Gaia zabala da eta filosofoak maiz aritu zaizkigu gai horren inguruan. Andre Comte-Sponvillek erakusten du «bestearen» balorazio ariketa funtsgabekoa dela. Bakoitzak dituen ikuspuntuekin bestearen baloratzea zuzenkontrakoa baita. Jakina da kanak hitzak jende erran nahi duela Kaledonia Berrian; hots, «besteak» ez direla «egiazko jendeak». Grezia zaharrean «barbaroa» zen greziar ez zena. Xabier Kintanaren ikusmolde batetik, omen euskara etor daiteke huts-kara-tik, hots, guk baizik genukeela «hizkuntza garbia»... Jendarte guzien jarrera da hori: «Gu gara baliodunak... hots zibilizatuak»... bestea, atzerritarra, gutxiago edo baliogabea da, eta, gainera, «atzerri otso herri»... eta auzoko txakurra beti kukuso...

Zibilizazio guzien balio unibertsalaz asko mintzatu eta ikertu zen iragan mendean. Claude Levi-Strauss-ek «berdintasun» bat frogatu zuen: inor ez da «besteen» gainekoa. Ez dugu, hala ere, inuzenteak izan behar; badakigu armen indarrek dutela, betidanik, zibilizazioen «balioa» ziurtatu eta definitu. Indartsuenaren legea da aspaldidanik nagusi.

Modu humanistan jarriz, egia da ere kultura bakoitzak dituen «balioei» begiratzeak balio duela. Eta guk zer diogu gure «zibilizazioaz»? Ala Unamuno batek bezala erabakia dugu gure euskaltasunaren pikutara botatzea «zibilizazioaren hizkuntza» baliatuz?
 

Publizitatea

Tartea saileko albiste gehiago

Albiste nagusiak

Programaren gaineko aurreakordio "zabala" lortu dutela iragarri du Barkosek

Nafarroako Gobernua osatzeko aurreakordio bat lortu dute Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak. Uxue Barkosek esan du akordioaren zati mardulena hitzartu dutela. Ezadostasunak jarraipen batzordean legealdian zehar zehazteko utzi dituzte. Bihar ezagutaraziko dute aurrekordioaren edukia eta sanferminen ostean egingo dute inbestidura saioa.

Akordiorik ez Eurotaldearen presazko bileran

Greziak bi urteko erreskate programa berri bat sinatzea eskaini du eta programa berria ESM funtseko diruarekin finantzatuko litzateke, NDFren parte hartzerik gabe, eta zorra berregituratzeko prozesu bat martxan jarriko luke. Eurotaldeak beste luzapen bat onartzeari uko egin ondoren, bigarren erreskatea gaur amaituko da.

Gehien irakurriak