Albistea entzun

Zuzendariari

'Ein Land zwischen Spanien und Frankreich'

Ainara Maia. -

2011ko abuztuak 27 - Irun.

Pasa den asteburuan, abuztuaren 20an eta 21ean, Europako segalarien txapelketa jokatu da Esloveniako Cerklje na Gorenjskem herrian, eta sei herrialdek parte hartu dute bertan: Hego Tirol, Baviera, Suitza, Austria, Eslovenia eta Euskal Herria.

Niretzat pertsonalki esperientzia aberasgarria eta gozagarria, eta Euskal Herriaren enbaxadore gisa harro, nahiz eta Euskal Herritik joandako segalariek txapelketa ez irabazi, Suitzako gizonezko batek irabazi baitzuen gizonezkoen sailean eta emakume suitzar handi batek emakumezkoen sailean.

Segalarien eta bertaratutako guztien artean giro oso jatorra eta atsegina egon zen, kirol leiha egon zen, baina adiskidetasun-bosteko eta besarkada benetakoak ere bai. Kantua eta dantza, jan-edana eta kultur arteko aberastasunez beteriko asteburu luze-laburra.

Bi urtetik behin antolatzen du txapelketa herrialde batek, eta bi urte barru, aurten Esloveniak antolatu duen gisa berean, Hego Tirolek antolatuko du Tondach herrian. Lau urte barru, 2015ean, berriz, Euskal Herrian izango da.

Niretzat ohore bat izan da Almitza elkarteari ere nire laguntza eskaini izana aleman interprete gisa, eta horren bidez eta denon laguntzarekin ikasi dut herrialde bat zer den: lurrari lotutako benetako pertsona naturalak, jatorrak eta abegitsuak, eta horiekin bi egun gogoangarri igaro ditut.

Bide batez, eta segaren bidez Euskal Herria ezagutarazi dugu Eslovenian, eta Euskara lau haizeetara hedatu dugu Bilbotik Frankfurtera eta Frankfurtetik Ljubljianara.

Eta Ljubljnatik Suitzara, Hego Tirolera, Austriara, Alemaniara. Goierritik, edo Highland-etik goi-mendietara, mendiaren altzora, lurrari eutsiz eta lurrari emanez, aupaka eta vengaka irrintziak eta txaloak. Euskal Herriaren enbaxadore bikaina Europan Almitza sega elkartea, weil ein Land zwischen Spanien und Frankreich gibt, lurralde bat Espainia eta Frantzia artean dagoela ezagutarazteko.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...