Zuzendariari
Eguraldi bidezko konkista
Ikusi dut, beste behin, nola Gaztelako dinastiaren azken lehendakari nafarrak, beaumondarren altxor monetario gehienak hatzapartu ondoren, bere burua mozorrotuz, alboko anaien telebista katea ikustea debekatu duen, orain arte debekatua ez balego bezala. Debekua ez zegoen paperean idatzita. Praxian bai ordea, nafar hizkuntzaz mintzo diren tafallarrek, kasu, ezin bait(z)uten ikusi.
Eta hori zergatik? Ba gipuzkoar, bizkaitar eta Arabarren TB kateak eguraldi mapa berri bat ematen duelako. Mapan Euskal Herriko (eta Nafarroako) lurraldeak marraz ondo marraztu eta ezberdinduak agertzen badira ere, nahikoa izan da Reynoaren haserreak (ber)pizteko. Gure etxean guda berriz. Gure kateetaz libratu nahi du Nafarrak. Bitartean, Erreginak altxorra eraman anai artean elkar jotzen dugula, ia kateak nork-nori jarri.
Etorkizun galanta opa digu Barcinak. Jo gaitezen elkarri, nafarrak espainiarrak direla edo ez direla. Zer zentzu du horrek Espainiaren hiriburua Berlin denean? Zertan jotzen dugu elkar identitatearen harira, gure diruak gogoz lapurtzen dizkigutenean? Altxor publiko barik, non gurea kudeatzeko kemena? Non foruak? Inperioari bost, Ama Nafarroa. Inperioaren kateekin bortxa zaitzatela behin eta berriz, eta bitartean haserretu telebistarekin, hori baita zure problema. Kateak zeintzuk diren ikusten ez dakizula.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.