Albistea entzun

3.538 hektarea erre ditu suak

Lurren %57 nekazaritzarako erabiltzen dira, eta %41 baso lurrak dira. «Erantzuna akasgabea» izan zen, Beaumonten arabera. Barkosen gobernua datorren astean bilduko da kaltetutako udalekin
NAFARROAKO GOBERNUA / BESTEAK Tamaina handiagoan ikusi

Maialen Unanue Irureta -

2016ko irailak 1

Azken hamarkadetan izan den suterik larrienaren emaitzak jakinarazi ditu Nafarroako Gobernuak: ostegunean hasi eta astearte iluntzean amaitu zen sua, eta 3.538 hektarea erre ditu. Sei herritako lurrak erre dira: Puiu, Garinoain, Barasoain, Añorbe, Artaxoa eta Tafallakoak. Astelehenean hasi ziren suak eragindako kalteen balorazioa egiten, eta atzo jakinarazi zituen emaitzak Maria Jose Beaumont Nafarroako Barne kontseilariak, gobernuaren asteroko bileraren ostean.

Erre diren 3.538 hektareetatik 2.006 nekazaritzarako erabiltzen ziren (%56,7), 1.455 hektarea baso lurrak ziren (%41,1), eta gainontzeko 76,5 hektareek azpiegiturei zegozkien (%2,1). Beaumontek jakinarazi zuenez, sutearen lehen orduak erabakigarriak izan ziren: erretako eremua bat dator suteak lehenengo hamalau orduetan izan zuen garapenarekin. Suhiltzaileek emandako datuen arabera, «oso azkar» zabaldu zen sua: lau orduan zortzi kilometroko bidea egina zuen, eta hamabi kilometroko perimetroa erre zuen.

Erretako baso lurren %80k birsortze naturalerako gaitasuna dutela azpimarratu zuen Beaumontek. Horretarako erraztasun handiena hasierako orduetan erre ziren eremuek izango dutela azaldu zuen, suaren abiada bizia zela medio azaletik erre baitziren. Aldiz, nabarmendu zuen zailagoa izango dela haizea mantsotu zenean suak harrapatutako zuhaitzak naturalki birsortzea.

Suteari erantzun «akasgabea» eman zitzaiola nabarmendu zuen Beaumontek. Haren esanetan, zenbaki zehatza kalkulatzea «ezinezkoa» den arren, era batera edo bestera mila lagun inguruk lagundu zutela baieztatu zuen, suhiltzaileak, foruzainak, basozainak, nekazariak, boluntarioak eta DYA eta Gurutze Gorriko langileak batuta.

Suhiltzaileen txostenarekin lagunduta, lehenengo orduetako kronologia egin zuen, UPNren kritikei erantzuteko, bide batez. 11:53an jaso zuten lehenengo abisua SOS Deietan, AP-15eko erdibitzaile bat erretzen ari zela zioena. Tafallako suhiltzaileen bi kamioi joan ziren, eta 12:26an, itzali ezinik zebiltzanez, Baso Suteen Brigadari eskatu zioten laguntza. Hala, abisua jaso zutenetik bi ordura, lanean ari ziren 60tik gora suhiltzaile, lurreko hamahiru ibilgailu, lau hegazkin eta postu aurreratuko unitate bat. Suak abiadura bizia hartu zuenez, Espainiako Armadaren larrialdietarako unitateen laguntza eskatu zuten 17:30 ingururako.

Hipotesi nagusiaren arabera, auto batetatik botatako zigarrokin batek eragin zuen sutea AP-15ean. Hiru zigarrokin aurkitu zituzten suaren jatorrian, baina, Beaumonten arabera, horietako bi ezin daitezke izan suaren sortzaileak, «zeuzkaten ezaugarriengatik». Hirugarren zigarrokinarekin ari dira lanean, baina ez dituzte bestelako hipotesiak baztertu oraindik. Izatez, datozen egunetan datuak biltzen jarraituko dute erretako lurretan, eta nekazaritzarako erabiltzen direnetan izandako kalteak neurtzea falta da.

«Ez da deskontrolik izan»

Erretako eremuen datuak emateaz gain, jasotako kritikei erantzun zien Beaumontek: «Ez da deskontrolik izan, ezta kaosik ere: aginte egitura bat egon zen hasieratik, behar zen moduan». Sua itzali gabe zela UPNk parlamentuan haren agerraldia eskatu izana gaitzetsi du kontseilariak: «Begi bistakoa da parlamentura joango naizela, baina gai hain serioa eta larria izanda onura atera nahi izatea kritikagarria da».

Datorren astean bilduko dira Nafarroako Gobernua eta kaltetutako udalerrietako ordezkariak, hilaren 8an: tokiko arduradunez gain, Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko presidentea, Isabel Elizalde Ingurumen kontseilaria eta Beaumont bera batzartuko dira.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Gotzone Sagardui, Eusko Legebiltzarrean. ©Raul Bogajo / Foku

Donostia aldeko ESIan «pertsonen aldaketa bat» behar zela nabarmendu du Sagarduik

Jon O. Urain

Sailburuak azaldu du zuzendaritza berriak eta Osakidetzako buruzagiek «ikuspegi bera» dutela, eta «gertaera kate baten» ondorioz beharrezkoa zela Donostia aldeko ESIko zuzendaritza aldatzea.

Rebeka Ubera eta Maddalen Iriarte, Eusko Legebiltzarrean, artxiboko irudian ©Raul Bogajo/ Foku

Sagarduik ez luke karguan segi beharko, EH Bilduren arabera

Edurne Begiristain - Julen Aperribai

Elkarrekin Podemos-IUk eta PP+C’s-k agerraldi bat egiteko eskatu diote sailburuari Eusko Legebiltzarrean. PP+C's-ek Sagardui kargutik kentzeko eskatu dio lehendakariari.

Azken agurra Jakes Abeberriri

Jakes Abeberri ehortzi eta omendu dute Miarritzen

Oihana Teyseyre Koskarat

Txiki gelditu da Santa Eugenia eliza. Pasa den astean hil zen, 92 urte zituela.

Donostia ospitalea, artxiboko irudi batean. ©Andoni Canellada / Foku

Osakidetzaren «politika suizida» salatu dute Donostiako ESIko 30 bat zerbitzuburuk

Ion Orzaiz - Paulo Ostolaza

Gutun batean, osasun zerbitzu publikoaren zuzendaritzaren dimisioa eskatu dute, zentzugabeko kudeaketarengatik, eta «sektarismoa eta trakeskeria» leporatu dizkiote.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.