Albistea entzun

«5.000 lagun baietz»

Azaroaren 8an Donostian osatu nahi duten «mosaiko erraldoiari» buruzko zehaztapenak eman ditu Gure Esku Dago herri dinamikak
Gure Esku Dago dinamikako kideak, atzo Zurriola hondartzan eginiko agerraldian, Donostian.
Gure Esku Dago dinamikako kideak, atzo Zurriola hondartzan eginiko agerraldian, Donostian. JUAN CARLOS RUIZ / ARP

Jokin Sagarzazu -

2014ko urriak 18

Izan zitekeen Kursaalean egitekoa den ikuskizun baten aurkezpena. Edo izan zitekeen Hong Kongeko protestekin bat egiteko mobilizazioa. Erantzunak hainbat izan ziren atzo eguerdian Zurriolako barandan bildu ziren ikusnahien artean, hondartzan aterki eta koloreetako zirak aldean zituzten lagunak zertan ari ziren galdetzen zutelarik.

Hiru aste barru, azaroaren 8an, leku horretan bertan egingo duten mobilizazioaren aurkezpena ari ziren egiten, baina, Gure Esku Dago dinamikakoak. Izango denaren erakustaldi moduko bat. Saio edo proba bat, inguruan pasieran zenbiltzan herritarren arreta erakartzea lortu zuena. Atzo dozena bat inguru izan ziren, eta azaroaren 8an bost milatik gora izatea espero dute, atzokoa bezalako eguraldia izan edo ez. «Aterki eta zirekin arazorik ez baitugu izango», azaldu du, baikor, Angel Oiarbidek, Gure Esku Dago dinamikako bozeramaileak. Aterkiak eta zirak; horiek izango dira mosaikoa osatzeko tresnak. Eta hirugarren osagai bat, funtsezkoa, Oiarbidek azpimarratu duenez: herritarrak.

Modu horretan aurkeztu zuten atzo hiru aste barru Donostiako Zurriola hondartzan egitekoa den mobilizazio «erraldoia». Durango eta Iruñea elkartu zituen ekainaren 8ko giza katearen ostean, Gure Esku Dago herri dinamikak beste urrats bat egin nahi du, erabakitzeko eskubidearen aldeko indarrak kalera atzeratzeko. Eta egun berezi bat aukeratu du horretarako: Kataluniaren etorkizun politikoa baldintzatu dezakeen galdeketaren bezpera. «Azken bulkadan dira, eta ziur gaude honaino ekarri dituen adostasuna, elkarlana eta determinazioa bidelagun izango dituztela hurrengo hilabeteotan», esan du Oiarbidek Kataluniari buruz.

Atzoko agerraldiaren bidez, mobilizazio berrira begirako zehaztapenak eman dituzte antolatzaileek. Azpimarratu dute «gutxienez» 5.000 lagun beharko dituztela aurreikusitakoa egiteko; edonork parte har dezakeela ekitaldian, esfortzu fisikorik ez duelako eskatuko eta tekniko batzuen laguntzarekin osatuko dituztelako irudiak; aurretik izena eman behar dela; eta, antolakuntza gastuak ordaindu ahal izateko, aurretik bost euro jarri beharko dituztela parte hartzaileek.

Komunikabideen aurrean eginiko adierazpenetan, Angel Oiarbidek esan du ekitaldiaren helburua dela, hurrenez hurren, eskoziarrei eta kataluniarrei «zorionak eta animoak» ematea. Azpimarratu du Eskoziak erakutsi duela erabakitzeko eskubideak «batu» egiten duela, eta irailaren 18an eginiko galdeketarekin erakutsi zutela «borondatea legearen aurretik dagoela». «Hain izan da normala Eskoziako galdeketa, non ahaztu ere egin dugun legez ezin zutela halako galdeketarik egin, eta legeak moldatu, aldatu eta adostu zituztela herritarren eskakizunari erantzun ahal izateko». Kataluniaren kasuan, berriz, Oiarbidek azpimarratu du «ezin jartzen zuen lekuan egin» jartzea lortu dutela, «herritarren akuilu lanari esker».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Manifestazio burua, Alderdi Ederretik abiatzen. ©/ BERRIA

Espetxeetako hormen «pitzaduran» sakontzera deitu du Sortuk

Jon O. Urain

Manifestazioak egin dituzte Bilbon eta Donostian, Preso Politikoen Nazioarteko Egunean.

Arnaldo Otegi, joan den astazkenean, Eibarren (Gipuzkoa). ©Maialen Andres / Foku

EH Bilduk Otegi proposatu du koordinatzaile karguan jarraitzeko

Jon O. Urain

Mahai Politikoak gaur eman du federazio subiranistaren zuzendaritzarako proposatu dituen izen-abizenen berri.

Garamendi eta Iceta, martxoan. ©J.J. Guillén / Efe

Jaurlaritzak urriaren 1etik aurrera eskuratuko du espetxe eskumena

Jon O. Urain

Transferentzien Batzorde Mistoa maiatzaren 10ean bilduko da, akordio hori izenpetzeko. Errepide garraioaren, ISSNaren eta Ondarroako Itsas Barrutiko eraikinaren eskumenen inguruan ere ados jarri dira bi gobernuak.

Joan den urtarrilean Donostian euskal presoen eskubideen alde egindako manifestazioa. ©Jon Urbe / FOKU

«Kaleratze bidea espetxe legediaren baitan egiteko prestutasuna» berretsi du EPPK-k

Maddi Ane Txoperena Iribarren

EPPK-k oharra kaleratu du Preso Politikoen Nazioarteko Egunaren bezperan —BERRIAk eskuratu du—. Frantziak eta Espainiak 2018tik egindako urratsak «kontuan hartu» arren, gehiago galdegin ditu: «Gaur ikusten duguna ere ez da, inondik inora, nahi genukeen mapa».

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Jokin Sagarzazu

Informazio osagarria