Albistea entzun

Eaton multinazionalak Derioko lantegia itxi nahi duela salatu du ELAk

«Muturreraino» borrokatuko dutela agindu dute fabrikako ehun langileek. Ekoizpena Europa Ekialdera eraman nahi dutela dio ELAk
Eaton enpresaren aurrealdea, Derion (Bizkaia).
Eaton enpresaren aurrealdea, Derion (Bizkaia). MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS

Oihan Vitoria -

2016ko apirilak 16

Beste izen bat batu zaie itxiera arriskuan dauden Euskal Herriko enpresei: Eaton, Deriokoa (Bizkaia). Haren jabeak, Eaton AEBetako multinazionalak idatziz jakinarazi zion asteartean enpresa batzordeari Derioko lantegian kaleratze kolektibo bati ekiteko asmoa duela, «antolaketa eta ekoizpen arazoak» argudiatuta. Derioko lantegian ehun langile zuzen ari dira beharrean. Itxierak, baina, kolokan eta zalantzaz josita utziko luke beste ehunka zeharkako beharginen geroa.

Bizkaiko plantaren ekoizpena Europa ekialdeko herrialde batera lekualdatu asmo duela ohartarazi du sindikatuak, eta gogor kritikatu du Eatonen gisako konpainia handien jokaera: «Adibide bat gehiago da jabetzeko multinazionalei soilik emaitzak axola zaizkiela eta, batez ere, etekinak lortzea».

Irabaziak handitzeko aitzakian, multinazionalek ehunka lanpostu kentzeko eta Euskal Herria «orube industrial huts» bihurtzeko inolako erreparorik ez izatea txarretsi du ELAk. Hori ikusirik, halere, langileek ez dute amore emateko asmorik. Asteazkenean egindako batzarrean, aho batez erabaki zuten «muturreraino» borrokatuko dutela euren lanpostuei eta, haien hitzetan, «betidanik bideragarria» izan den lantegiaren jarduerari eusteko. ELAk inplika daitezela exijitu die erakundeei.

Derioko lantegiak tentsio baxuko etengailu elektrikoak merkaturatzeari ekin zion duela 40 urte, eta 1978an lantegi propioa ireki zuen etengailu automatiko eta bereizgarriak Medex izenpean ekoizteko. F&Gek erosi zuen 1983an, 1998an Moellerrek bereganatu, eta, azkenean, Eatonen eskutara iritsi zen 2008an. AEBetako multinazionalak 140 herrialdetan ditu lantegiak, eta 70.000 langile baino gehiago enplegatzen ditu.

Bilera antzua Zumarragan

Bien bitartean, Zumarragan itxiera prozesuarekin aurrera jarraitzen du Arcelor Mittalek. Atzo izan zuten kontsulta faseko hirugarren batzarra zuzendaritzak eta langile batzordeak, eta, berriro ere, bakoitzak bere jarrerari eutsi zion: itxierari enpresak, eta altzairutegiaren bideragarritasunari eta 350 lanpostuen defentsari langileek.

Asteon hasi da ekoizpenaren gelditze mailakatua plantan: labea asteazkenean itzali zuten, eta datorren asteartean jarduera produktiboa etengo dute —egun horretarako deitutako 24 orduko greba bertan behera utzi dute—. Enpresak langileek eskatutako informazio ekonomikoen txostena eman zien atzo beharginen ordezkariei. Datorren asteazkenean egingo dute hurrengo bilera bi aldeek, eta «erabakimena» duen norbait nahi dute langileek enpresako ordezkarien artean. «Beste plan bat eskain dezakeen norbait behar da, ez soilik mahai gainean dagoen itxiera».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Lasarte-Oriako Michelin lantegiko grebalariak gaur arratsaldean egindako manifestazioan. ©Gorka Rubio / FOKU

Gasteizko eta Lasarte-Oriako Michelinen ekoizpena, ia erabat geratuta

Iñaut Matauko Rada

Gasteizko ekoizpen lerroetan %93ko erantzuna izan du grebak, sindikatuen arabera; Lasarte-Orian, berriz, %100ekoa.

Pertsona bat propinen potoan txanpon bat sartzen. ©BERRIA

Propinak: zergatik, nola eta norentzat

Maddi Iztueta Olano

Langileak egindako lana saritzeko, jasotako tratua eskertzeko edo jandakoa txalotzeko ematen dira propinak. Txanpon bat, bi, hiru edo billetea. Norberak erabakitzen du zenbat eman eta nola. Halere, ez dira ez beti, ez edonon ongietorriak. Zer ematen dio propinak langileari, eta zer kentzen dio?

 

Caparrosoko etxaldearen aurkako protesta, martxoan, Iruñean. ©Jesus Diges / Efe

Caparrosoko makroetxaldea handitzearen aurkako helegitea aurkeztu dute ekologistek

Iker Aranburu

Makroetxaldeen Aurkako Nafarroako Plataformak gobernuari eskatu dio baimena ukatzeko Valle de Odieta enpresak bere milaka behien ur zikinak arazteko egin nahi duen plantari.

Abdul Aziz Bin Salman, Saudi Arabiako Energia ministroa, larunbatean, LPEE+ taldearen bilerara sartzen. ©Max Brucker / Efe

Petrolioa garestitzen ari da, Saudi Arabiak milioi bat upel gutxiago ekoitziko dituelako

Iker Aranburu

LPEE+ taldeko kideek uste dute oraingo prezioa apalegia dela. Errusiak ere agian murriztu beharko du bere ekoizpena.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Oihan Vitoria

Informazio osagarria

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.