Albistea entzun

Poliziak Txetx Etxeberri «zanpatu» zuela salatu dute hainbat elkartek

Lan erreformaren kontrako protestan lurraren kontra jarri eta kolpatu zutela kontatu du Biziko kideak. Salaketa jartzea aztertzen ari da
Lurretik arrastaka eraman zuen Txetx Etxeberri poliziak.
Lurretik arrastaka eraman zuen Txetx Etxeberri poliziak. BOB EDME Tamaina handiagoan ikusi

Ekhi Erremundegi Beloki -

2016ko ekainak 25

Lan legearen kontra Baionako suprefekturara sartzeagatik atxilotu zutenean, polizia batek jipoitu zuela salatu du Txetx Etxeberri Bizi mugimenduko kideak. Eskuburdinak bizkarrean lotuta lurrean etzanda zegoela, borrarekin bizkarrean jo zutela eta aurpegian ostikoak eman zizkiotela kontatu du. Poliziak bere izenez deitu zuela dio, «izorratzen gaituzu, nazkatuak gaude», oihuka. Zangoarekin lepoa zapaldu zion ondoren, arnasa mozteraino, Etxeberrik behin eta berriz «jasanezina» zitzaiola protesta egiten zuen bitartean. Komisaldegian mediku baten azterketa jaso zuen Etxeberrik, eta horrek egiaztatu zituen hanketan, besoetan, bizkarrean eta aurpegian zituen zauriak.

Erreakzio soka luzea ekarri du Etxeberriren lekukotasunak. Euskal Herriko eta Frantziako eragile andanak salatu dute Frantziako Poliziaren jarrera. NPA, Ensemble, Parti de Gauche eta EELV alderdiek «bortizkeriarik gabeko militantearen» jipoia deitoratu dute. Halaber, Jose Bove eurodiputatuak, Laurent Pinatel Confederation Paysanne sindikatuko bozeramaileak eta Frederic Espagnac PSko diputatuak, besteren artean, salaketa mezuak zabaldu zituzten Twitterren, Bizi-ko kideari beren sostengua adieraziz. Poliziaren kontrako salaketa jartzeko aukera aztertzen ari da Etxeberri bera ere.

49,3km lan legearen kontra

Etxeberriren kontrako «erasoa» salatzearekin batera, Frantziako Gobernuak «inposatu» nahi duen lan legearen kontrako borrokan jarraitzeko borondatea erakutsi du Bizik. Hala, legea dekretuz pasatzeko 49.3 artikulua erabili izana salatzeko, bizikleta martxa eginen dute gaur Baionatik Ziburura, Sylviane Allaux eta Colette Capdevielle diputatu sozialisten bulegoak lotuz. 49,3 kilometro ditu ibilbideak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Albiste gehiago

Tubacexeko langileen protesta ekintza bat enpresak Derion duen egoitzaren aurrean. ©Aiaraldea

Tubacexeko langileek ez dute onartu Jaurlaritzaren eskaintza berria, «enpresari men eginez» aldatu duelakoan

Imanol Magro Eizmendi

Lan Saila langile eta zuzendaritzarekin harremanetan jarraitzeko prest dago, baina ez dago beste bilerarik deituta.

Pedro Azpiazu eta Jordi Campas, gaur goizean Bilbon. ©Irekia

Europako funtsetatik 538 milioi euro iritsiko dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoara

Irune Lasa

Pedro Azpiazuk esan du Jaurlaritzak eta erkidegoek eragin ahalmen oso txikia izan dutela banaketa baldintzetan. Uste du erkidegoei banatutako funtsak, oraingoz, gehiago daudela lotuta susperraldi ekonomikoarekin, transformazioarekin baino.

IDEren egoitza nagusia, Zamudioko parke teknologikoan. ©BERRIA

IDEko langileak haserre, Kutxabankek akziodun izateari utzi diolako

Iker Aranburu

Informatica de Euskadi erabat geratuko da Accenture AEBetako enpresaren esku. Espainiako aholkularitza hitzarmena ezarri nahi du

Langileak Gasteizko Mercedes Benz lantegian beharrean. ©Raul Bogajo

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Egin BERRIAlaguna

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Egin BERRIAlaguna