Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Kuba. EBrekiko harremana

Kubarekin adostutako elkarrizketa politikorako akordioa onartu du EBk

2014an negoziatutako elkarlanerako hitzarmena ontzat eman dute estatu kideek. 28 parlamentu nazionalen oniritzia beharko du batasunak. Hilaren 12an sinatuko dute testua, Bruselan

Ander Perez Zala -

2016ko abenduak 1

Kubarekin adostutako elkarrizketa politikorako eta elkarlanerako hitzarmena onartu dute EB Europako Batasuneko estatu kideek. Horrekin batera, Kubarekiko 1996az geroztik Bruselak duen «jarrera bateratuarekin» amaitzea erabaki dute. Horrez gain, Europako Parlamentuari eskatu diote akordioa behin-behinean indarrean jartzeko aukera.

Orain, EBko Ministro Kontseiluak onartu beharko du erabaki hura. Akordioa indarrean jartzeko, EBko kide diren 28 estatuen parlamentuen baimena beharko dute, bitariko akordioa baita. Akordioaren hilaren 12an sinatuko dute Bruselan, EBrako Kubaren ordezkaritzaren buru Herman Portocarerok azaldu duenez. Han izango da EBren Atzerri politikarako arduradun Federica Mogherini, eta Kubako ordezkaritza bat. Aro berri bat hasiko du Kubaren eta Europaren arteko harremanak.

2014ko apirilean hasi ziren negoziazioak, eta horien ondoren harremanak normalizatzeko akordioa egin zuten Kubak eta batasunak joan den martxoan. Hogei urteko debeku aro bat bukatu zion EBk. Mogherini bera izan zen Kuban akordioa negoziatzeko. Christian Leffler EBren negoziatzaile buruak eta Abelardo Moreno Kubako Atzerri ministrordeak sinatu zuten agiria. Akordioa adostu ondoren, Mogherinik adierazi zuen «jarrera bateratua bukatzeko oinarria» jarri zutela.

Kuba-EB harremana

Kubak 1988an ezarri zituen harreman diplomatikoak lehen aldiz Europako Erkidego Ekonomikoarekin —1993tik, EB—. 1996an, Kubaren aurkako AEBen Helms-Burton legearen aurkako jarrera hartu zuen EBk, eta neurri batzuk hartu zituen Europako enpresak legearen ondorioetatik babesteko. Urte bukaeran, baina, «jarrera bateratua» hartu zuen EBk, Kubarekiko harremanak mugatzeko.

EBk bulego bat ireki zuen Habanan 2003an. Handik hilabete batzuetara, Bruselak zigor politikoak ezarri zizkion Habanari heriotza zigorrera kondenatutako hiru herritarren exekuzioengatik eta oposizioko kideen aurkako epaiketengatik. Laguntza humanitarioa ez zuen eten, baina Kubako Gobernuak uko egin zion hori jasotzeari, eta bertan behera utzi zuen EBrekiko elkarrizketa.

Bi urteren ostean, Kubak harreman diplomatikoak normalizatu zituen EBko estatuekin eta Europako Batzordearekin, eta, Raul Castro Kubako presidente izendatu zutenean, EBko estatuek aho batez erabaki zuten Kubari zigor diplomatikoak kentzea, eta elkarrizketa prozesu bat hartzea. Bruselak 30 milioi euroko laguntza bat ere onartu zuen Habanarentzat.

2012an eskatu zioten estatu kideek garaian EBko diplomazia arduradun Catherine Ashtoni akordio politiko baterako aukera aztertzeko.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©BERRIA

«Beharrezkoa da tratamenduen erabilera profilaktikoa sustatzea»

Gorka Berasategi Otamendi

Gizadiak «askotariko epidemiei» aurre egiteko prestatu behar du, Abdool Karimen iritziz. Nabarmendu du GIBaren eta COVID-19aren aurkako borrokak ezin direla gainditu desberdinkeriari aurre egin gabe.
 ©BERRIA

«Afganistango emakumeek rol eta inplikazio baliotsua zuten gizartean»

Igor Susaeta

Afganistandik alde egin behar izan zuen duela hiru hilabete pasa, bestela ziur baitago talibanek hil egingo zutela seguru. Nazioarteari eskatu dio ez ditzala gobernu gisa onartu, eta lagun dezala erresistentzia fronte nazionala eratzen.
Carles Puigdemont, joan den irailean, Bruselan, bilera batean. ©STEPHANIE LECOCQ / EFE

Puigdemont ezin dela atxilotua izan berretsi du Europako justiziak

Igor Susaeta

Europako Batasuneko Auzitegi Orokorrarentzat, indargabetuta daude Kataluniako presidente ohi, Comin eta Ponsatiren aurkako euroaginduak

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.