Albistea entzun

Boko Haramekin su-etena sinatu duela dio Nigeriako Gobernuak

Apirilean bahitutako neskak astelehenerako utziko dituzte aske, gobernuaren arabera

Samara Velte -

2014ko urriak 18

Nigeriako Gobernuak jakinarazi duenez, su-etenerako akordioa lortu du Boko Haram miliziarekin. Alex Badeh armadako buruzagiaren arabera, tropek erasoak gelditzeko agindua jaso dute, eta talde islamistak ere bertan behera utzi ditu ekintza armatuak. Apirilean Chibok herritik bahitutako neskatoak ere astelehenean bertan askatuko dituztela hitzeman du miliziak, gobernuak dioenez.

Boko Haramek ez du oraingoz adierazpen ofizialik egin, eta horrek susmo txarrak piztu ditu Nigeriako Gobernuak esandakoen inguruan. Goodluck Jonathan presidenteak aurki berriz hauteskundeetara aurkezteko asmoa dauka, eta bahitutako neskei buruzko berri onek mesede handia egin diezaiokete kanpainan. Gainera, ez litzateke lehenbiziko aldia Abujako gobernuak su-eten bat iragarri eta hura benetan indarrean sartzen ez dena.

Jonathanen idazkari nagusiak dioenez, Txaden izandako negoziazio prozesu batetik dator bake akordioa. Danladi Ahmadu izeneko bat aritu da talde islamistaren ordezkari; batzuek zalantzan jarri dute, ordea, hark taldearekin izan dezakeen harremana.

Kamerunen ere gatazka

Boko Haramek hainbat eraso odoltsu egin ditu azken urtebetean, eta udaberriaz geroztik hedabide nagusietako tituluak bereganatu ditu, eskola bateko berrehun neska baino gehiago bahitu zituenez gero. Azken hilabeteotan gerra betean egon da Nigeriako armadarekin, eta gatazkak inguruko herrialdeei ere eragin die. Kamerunen sumatu dituzte, batez ere, haren ondorioak: hango Defentsa Ministerioak jakinarazi duenez, atzo liskarrak izan ziren Kamerungo armadaren eta miliziaren artean. Gutxienez zortzi soldadu eta 107 islamista hil zirela zabaldu dute.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Albiste gehiago

 ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

«Afrikan ere, emakumeak borrokan ari dira euren eskubideen alde»

Arantxa Elizegi Egilegor

Munduko Medikuak erakundeko kidearen esanetan, herrialde askotan egoera hobetu bada ere, nesken eta emakumeen aurkako praktikak oso errotuta daude oraindik nekazaritza eremuetan.

Erasoa gertatu den kalea, itxita. / ©Essexeko Polizia

Amess diputatuaren hilketa «ekintza terrorista» da, Poliziaren arabera

Jon Ordoñez Garmendia

Poliziak 25 urteko gazte bat atxilotu du, eta muturreko islamista bihurtzeko arriskuan dauden pertsonen zerrendetan egon zela zabaldu dute.

Armadaren eraso batek Thantlang herrian (Chin, Myanmar) eragindako kalteak. ©THE CHINLAND POST / EFE

ASEANen goi bileratik kanpo utzi dute Myanmarko juntako burua

Iosu Alberdi

Herrialdeko gatazka konpontzeko urratsik ez egitea leporatu diote junta militarrari. Aung San Suu Kyirekin biltzea galarazi diote erkidegoaren ordezkariari. Otsailaren 1etik 1.171 manifestari hil dituzte

Hiru indar politikoetako kideak, gaur Berlinen, prentsaren aurrean ©CLEMENS BILAN / EFE

Sozialdemokratek, berdeek eta liberalek elkarrizketa formalak hasiko dituzte

Igor Susaeta

Koalizio gobernu bat osatzeko bidean, testu bat adostu dute hiru indarrek, eta klima larrialdiari aurre egiteko neurriak ditu ardatz; baita eskakizun liberalak, hala nola, zerga gehiago ez ezartzeko konpromisoa

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Egin BERRIAlaguna