Albistea entzun

Sei haridun korapiloa

Gaur hasiko da binakako txapelketaren ligaxkako azken jardunaldia, eta sei bikote daude finalerdietarako azken hiru postuen lehian. Konbinazio asko daude, eta lau partidak dira erabakigarriak.
Alvaro Untoria, lurrean eserita, Bilboko pilotalekuko frontisaren alboan, binakako txapelketako partida batean.
Alvaro Untoria, lurrean eserita, Bilboko pilotalekuko frontisaren alboan, binakako txapelketako partida batean. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS

Imanol Magro Eizmendi -

2017ko martxoak 3

Gaur hasiko da binakako txapelketako ligaxkako azken jardunaldia, Bergaran (Gipuzkoa, 22:00), eta bi gauza bakarrik daude argi: Irribarria-Rezusta finalerdietarako sailkatuta daude, eta Altuna-Barriolak ez dute aukerarik. Asteburu honetan argituko da zeintzuk izango diren sailkatuko diren beste hiru bikoteak, eta sei dira hautagaiak. Hori gutxi ez, eta bi bikote bakarrik daude sailkatzeko euren partida irabaztearekin aski dutenak: Bengoetxea-Larunbe eta Ezkurdia-Merino.

Izan ere, asteburu honetako partida guztiek dute eragina sailkapenean. Berdinketa posible bakoitzak ondorio ezberdina du. Berdinketak argitzeko, berdinduta dauden bikoteen arteko irabazitako eta galdutako partidak hartzen dira kontuan. Berdinketak iraungo balu, berdinduta dauden bikoteen partidetako tantoek ezarriko lukete sailkapena. Berriz ere berdinketa balego, tanto alde orokorrari begiratuko litzaioke. Hauek dira bikote bakoitzak buruan darabiltzan kalkuluak:

BENGOETXEA VI.A-LARUNBE

Irabazita, sailkatuta. Eta galduta? Asko zailtzen zaie egoera. Buruz buruko berdinketak galduak dituzte Elezkano-Zabaleta, Ezkurdia-Merino eta Olaizola II.a-Untoriarekin. Galtzekotan, hemeretzi tanto egitea komeni zaie, kasu horretan Olaizola II.a-Untoriak eta Ezkurdia-Merinok irabaziko balute ere sailkatuko liratekeelako. Aldiz, hemeretzi tanto baino gutxiago egin eta hiru bikote horiekin eta Urrutikoetxea-Imazekin berdinduko balute, sailkatuko lirateke. Beste aukera bat ere badute sailkatzeko: Ezkurdia-Merinok galtzea, eta, era berean, Urrutikoetxea-Imazek irabaztea.

ELEZKANO-ZABALETA

Irabazita, aukera asko dituzte. Irabazi eta Urrutikoetxea-Imazek eta Ezkurdia-Merinok galtzen badute, barrura; edo Olaizola II.a-Untoriak galdu eta Ezkurdia-Merinok irabazten badute. Bengoetxea-Larunbek hemezortzi tanto baino gutxiago egiten badituzte, lauko berdinketak ere balio die. Galduta, berriz, lauko berdinketa beharko lukete Ezkurdia-Merino, Urrutikoetxea-Imaz eta Artola-Albisurekin.

EZKURDIA-MERINO II.A

Irabazita, sailkatuta. Galduta? Zail, Olaizola-Untoriak edo Artola-Albisuk pasatu egingo dituztelako. Galdu eta lauko berdinketa balego —sei punturekin—, aukera txiki bat dute: berek hogei tanto egitea gutxienez, eta Elezkano-Zabaletak lau tanto ez egitea.

ARTOLA-ALBISU

Galduz gero, ezinezkoa dute sailkatzea. Irabazita, lauko berdinketak balioko lieke; alegia, Urrutikoetxea-Imazek edo Ezkurdia-Merinok galtzea, edo bi bikote horiek irabaztea. Bosteko berdinketak ere balioko lieke: alegia, Bengoetxea-Larunbek galtzea, eta Ezkurdia-Merinok eta Urrutikoetxea-Imazek irabaztea. Bide batez, ezinezkoa da Artola-Albisu eta Olaizola-Untoria batera sailkatzea. Iruñeko biharko partidak final kutsu nabarmena du.

OLAIZOLA II.A-UNTORIA

Galduz gero, kanpora, hori argi dago. Eta irabazita? Sailkatzeko aukera asko. Kasu horretan, Ezkurdia-Merinok edo Urrutikoetxea-Imazek galtzea behar dute. Zazpi puntudun bost bikoteko berdinketa gertatuko balitz —Bengoetxea-Larunbek galdu eta Ezkurdia-Merinok eta Urrutikoetxea-Imazek irabazita—, Olaizola-Untoria sailkatu egingo lirateke.

URRUTIKOETXEA-IMAZ

Irabazita zein galduta sailka daitezke, baina galduz gero gertatu beharreko konbinazioa oso zaila da. Irabazi eta Elezkano-Zabaletak galtzen badute, barruan daude. Irabazi eta Bengoetxea VI.a-Larunbek eta Ezkurdia-Merinok irabazten badute ere sailkatuko lirateke, edo irabazi eta Olaizola-Untoriak eta Elezkano-Zabaletak irabazten badute eta aldi berean Ezkurdia-Merinok galtzen badute. Eta galduz gero nola sailka daitezke? Sei puntuko lauko berdinketa jakin bat izaten bada euren eta Ezkurdia-Merino, Olaizola II.a-Untoria eta Elezkano-Zabaletaren artean.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©JON URBE / FOKU

«Soilik izozmendiaren punta ikusten da garaipenarekin»

Beñat Mujika Telleria

Lehenengoz hartu zuen parte Helene Alberdik nazioarteko triatloi batean, joan den asteburuan. Europako Txapelketa Bilbon jokatu zen, eta urrea kolkoratu zuen.
Juan Cruz Osasunako atzelaria eta Alexander Sorloth Realeko aurrelaria, lehian, aurreko denboraldian Anoetan jokatutako partidan. ©JAVIER ETXEZARRETA / EFE

Komeni indarberritu izana

Iñigo Lasa Fresneda

Realak eta Osasunak gaur ekingo diete norgehiagokaz betetako bost aste gogorri. Talde txuri-urdinak Gironan jokatuko du, eta gorritxoak Real Madrili egingo dio bisita

Masterseko finalerdiak jokatu zituzten herenegun gauean Nafarroa Arenan. 1.500 ikusle izan ziren harmailetan. Gehiago izango dira gaur finalean. ©JESUS DIGES / EFE

Udari txapela jarri nahi diote

Julen Etxeberria

Ezkurdia-Mariezkurrena eta Altuna-Imaz ariko dira gaur Masterseko finalean, Nafarroa Arenan

Alavesek ezin du burua altxatu, eta 0-4 galdu du Vila-realen kontra

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...