Albistea entzun

Emusik festibalak 120 kontzertu programatuko ditu maiatzaren 4tik 7ra

Donostia 2016ren barruan egingo da musika eskolen Europako jaialdia, eta 8.500 ikaslek parte hartuko dute
Musika eskoletako ikasleek eta antolatzaileek aurkeztu zuten atzo jaialdia.
Musika eskoletako ikasleek eta antolatzaileek aurkeztu zuten atzo jaialdia. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS Tamaina handiagoan ikusi

Mikel Lizarralde -

2016ko apirilak 5 - Donostia

8.500 musika ikasle, 120 kontzertu eta 59 herri. Zenbaki horiek izango ditu Emusik musika eskolen Europako jaialdiak aurten. Donostia 2016 kultur hiriburutzaren programazioaren barruan kokatua, maiatzaren 4tik 7ra bitartean egingo da Euskal Herrian eta Errioxan (Espainia).

EMU Europako Musika Eskolen Elkarteak antolatu ohi du Emusik —aurtengoa 12.ena da—, eta aurten Europa osoko ikasleak ekarriko ditu Donostiara; Bulgaria, Txekiar Errepublika, Danimarka, Estonia, Alemania, Frantzia, Espainia, Hungaria, Italia, Suedia eta Herbeheretakoak, besteak beste. «Emusik jaialdi bat baino gehiago da», adierazi dute antolatzaileek: «Musika batzen gaituen hizkuntza komuna premisatzat hartuta, ekitaldia aukera paregabea izango da kultura eta herrialde ezberdinetako ezagutzak eta esperientziak partekatzeko eta Europako herri ezberdinen arteko hurreratzea eta hartu-emana bultzatzeko».

Jaialdia maiatzaren 4an eta 5ean hasiko da, hamar herritan izango diren hogei kontzerturekin. Gehienbat tokiko ikasleak ariko dira emanaldi horietan, Donostian, Zornotzan, Angelun, Hernanin eta Tafallan, besteak beste.

Inaugurazio ofiziala Donostia Arena 2016 espazioan (Illunben) izango da, maiatzaren 6an. Egun horretan 8.500 ikasleak batuko dira musika eta dantza batuko dituen ikuskizun batean. Hala, besteak beste, Donostiako martxa, Txanton Piperri eta Europako ereserkia interpretatuko dituzte, eta baita Emusikerako espresuki konposatutako abesti bat ere: Musikatu bizitza. Hasiera batean Anoetako estadioan zen egitekoa ekitaldia, eta 23.000 ikasle biltzea espero zuten, baina, Arantxa Arzak antolatzaileak azaldu duenez, iaz han egindako entsegu orokorrak erakutsi zuen «oso zaila» dela han lan egitea. Eguraldiaren ziurgabetasunak eta parte hartzaile kopuruaren jaitsierak eraman ditu Illunbe aukeratzera jaialdia egiteko. Horren ostean, maiatzaren 6an arratsaldez eta 7an goizez, Euskal Herriko eta Errioxako 59 herritan ariko dira musika eskoletako ikasleak.

Jaialdia maiatzaren 7ko iluntzean amaitu da, Donostiako Saguesen ospatuko den bukaera festa batekin. Ospakizun izaera izan nahi duen topaketa horretan eskola antolatzaileetako ikasleek osatutako Big Band batek joko du.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoa, 2 itzulia: Bilbo

Bertsolariek hasi dituzte ariketa puntuagarriak Bilbon, azken finalaurrekoan

Olatz Enzunza Mallona

Sei bertsolari ari dira Bizkaia pilotalekuko oholtzan: Aitor Mendiluze, Amets Arzallus, Maddalen Arzallus, Jone Uria, Joanes Illarregi eta Saioa Alkaiza.

<b>Finala.</b> 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala, BECen. ©A. LOIOLA / FOKU

Txapelketa: zauri edo ukendu

Miren Mujika Telleria

Bilboko Bizkaia pilotalekua izango du azken geltoki Txapelketa Nagusiaren trenak. Ibilbide gorabeheratsua eginda, gaur helduko da hara. Kolpea edo poza izango da gaurko saioa bertsolarientzat, gaur erabakiko baita zein zortzi bertsolari arituko diren Nafarroa Arenako oholtzan.
Jon Sarasua idazlea, atzo, Donostian, <em>Harizko zubiak</em> liburuaren aurkezpenean. ©GORKA RUBIO / FOKU

Hizkuntza lankidetzaren kontrabandoa

Jone Bastida Alzuru

Jon Sarasuak Haitira, Pernambucora, Mexikora eta Tangerrera egindako bidaietako esperientziak eta gogoetak jaso ditu liburu batean: 'Harizko zubiak'. Pamielak atera du

Iñigo Etxezarreta abeslaria <em>Guretzat</em> diskoaren aurkezpenean, atzo, Bilboko Kafe Antzokian. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Rockero izandakoen runbak

Olatz Silva Rodrigo

ETS taldeak 'Guretzat' diskoa kaleratu du. Ska eta rock doinuak alde batera utzi, eta beste hainbat musika estilo uztartu dituzte

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.