Albistea entzun

«Ez deitu, idatzi mezu bat»

Hainbat ikerketak diote telefono deia egin ordez mezua bidaltzeko joera gero eta handiagoa dela; ahozko komunikazioari idatzizkoa gailentzen ari zaio.
Idatzizko mezuak bidaltzearen joera anonimotasunarekin lotu dute adituek.
Idatzizko mezuak bidaltzearen joera anonimotasunarekin lotu dute adituek. FRANCIS R. MALASIG / EFE

Ainhoa Larrabe Arnaiz -

2014ko urriak 4 - Bilbo

Gero eta telefono dei gutxiago egiten dira. Eta gero eta mezu gehiago idatzi. Mundu osoan hedatzen ari da joera hori, adituen esanetan. Asko dira sakelako telefonoetarako dauden mezularitza aplikazioak. Eta ohiko bihurtu da eguneroko komunikazioan horiek erabiltzea. Lehen deia zena testu bihurtuta bidaltzen da. Horra smarthphone-ak komunikazioan eragindako beste aldaketa bat. «Ez deitu, idatzi egidazu mezu bat». Lelo labur horrekin deskribatu du Javier Navarro The App Date enpresako zuzendariak azken urteetan bide horretan ematen den joera.

Sakelako telefonoetan hiru aplikazio nagusitzen direla dio Navarrok: Whatsapp, Skype eta Facebook. Mezularitza zerbitzua eskaintzen dute hirurek. Whatsapp da hiru horietan nagusia. 600 milioi erabiltzaile baino gehiago ditu gaur egun. «Aplikazio horiek guztiek ingurukoekin harremanak egiteko era asko aldatu dute. Ohiturak guztiz aldatzen ari dira. Eta ahozkora jo ordez, idatzizko komunikazioa gailentzen da telefonoetan». Mezu laburrak bidaltzeko erabiltzen dira gehienbat: «Etengabe ari gara mezu laburrak idazten. Nolabait, ingurukoei hor gaudela adierazteko era bat da». Telefonoa poltsikotik ateratzeko dagoen maiztasuna jarri du horren adierazle Navarrok: «Zenbat aldiz begiratzen diogu sakelakoaren pantailari egun osoan? Ikaragarria da. Eta soilik ikusteko mezurik dugun edo ez, edo whatsapp bat dugula adierazten duen ikonoa dagoen». Deiak, elkarrizketa luzeetarako uzten direla azpimarratu du Navarrok. Mezuak bidaltzea anonimotasunarekin lotu du.

Ideia horrekin bat egin du Gorka Palazio EHUko irakasleak: «Mezuak metodo ezkutua izateagatik erabiltzen dira maiz. Ahots bidez ingurukoak errez har dezake elkarrizketaren haria, baina mezularitza sistemarekin, gordeago egiten da dena». Aipatu du oso hedatua dagoela ahots bidezko deiak gehiago ordaintzen direla. Baina hori ezkutuan aritzeko «aitzakia» bihurtu dela gaur egun.

Handiekiko fideltasuna

Mezularitza aplikazioek harremanetan eragin zuzena dutela azaldu du EHUko irakasleak. «Ikerketa askoren arabera, epe luzera efektu negatiboak dituzte. Jeloskortasuna eta kontrol nahiak areagotzen dira horiekin». Baina aurrez aurreko komunikazioa bere horretan mantentzen dela adierazi du Palaziok: «Ikerketek diote oraindik ere aurrez aurreko harremanak nahiago ditugula». Eta Matt Kulesza australiarraren kasua ekarri du gogora: «Facebooken dituen lagun guztiekin kafea hartzeko erronka hartu du. Sareak, hortaz, off-line-ko komunikazioa sustatu du haren kasuan».

Mezularitzaren gorakada gisa, sortu diren programak aipatu ditu Navarrok. «Azken urteetan eskaintza asko hazi da». Baina nagusiekiko lehian sartzea oso zaila dela dio, eta merkatua «zurruna» dela: «Jendeak ez ditu aldatu nahi. Zergatik? Lagun guztiek dutena eduki behar delako. Bestela, komunikazio horretatik kanpo geratzen zara. Zure kontaktu guztiek Whatsapp badute baina gutxi batzuek berri bat, zertarako aldatu?». Oso berritzailea izan behar du aplikazioak handienen parean jarri nahi baldin badu». Snapchat programa aipatu du. Gero eta gehiago ezagutzen ari da munduan, Ameriketako Estatu Batuetan gehien, eta azpimarratu du segurtasunean eta pribatutasunean egiten duela indar: «Mezuak bidali eta jarraian ezabatu egiten ditu. Eta badirudi berrikuntza horrek jendea erakarri duela».

Pribatutasunaren ideia azpimarratu du Palaziok: «Ez gara konturatzen aplikazioak erabiltzean datu pertsonalak esku pribatuetan geratzen direla». Arduraz azaldu da dagoen informazio faltarekin. Eta azpimarratu du komunikazio pribatua izaten ikasi behar dutela herritarrek berriz. «Eskubidea den hori ahaztu xamar dugu. Hala erakusten dute eguneroko praktikek. Eta beharrezkoa da hori berreskuratzea».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztuko dute 2022ko lehen saioa ETB1en: <em>Biba 2022!</em>. ©EITB

ETBren kanpaiak, Gasteiztik

Urtzi Urkizu

ETB1en Ainhoa Etxebarriak, Aitziber Garmendiak eta Yerai Diezek aurkeztuko dituzte kanpaiak

 ©GORKA RUBIO / FOKU

«Ekialdean berariaz zaindu dute xakea»

Gorka Erostarbe Leunda

Jolasa eta jokoa. Lehia eta estrategia, baina baita zientzia, artea, poesia eta bizitza ere. Guztiak islatzen ditu xakeak. Alderdi horiek bildu ditu Berasaluzek '64 begirada. Xake taularen zuri-beltzean' lanean.
Daliren maskara biral egin da. ©NETFLIX

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.