Angel Erro.
JIRA

Ergelak

2016ko uztailaren 26a
00:00
Entzun
Pokémon Go jokoarenak gazte etxezuloek kalea zapal dezaten egindako osasun plana ematen du eta, izan ere, seguruenik hortik doa kontu honen guztiaren azpi-jokaldia: jokalariak/bezeroak/erosleak mugiaraztea nahi duten tokira. Hori, noren eskuetan dagoen, tresna beldurgarria izan daiteke. Besterenduen tropak manifestazio batean bazterrak nahastera bidal zitzaketen. Onenean, gauean arriskutsuak diren puntu ilunetara. Poliziak ikertu nahi duen baina irisgarritasun gutxi duen puntuetara (edo herrialdeetara). Horretarako, suposatzen dut erabiltzaileak onartuko duela berak ehizatu bitartean sakelakoarekin pantailaratutako tokiak enpresak, nahi bezala, ikusi eta erabil ditzakeela. Eta batez ere, ezinbestekoa denez, dirua egiteko baliatuko dute. Albistegi batean entzun dut Japoniako McDonaldsak Pokémonak ehizatzen trebatzeko geltoki izendatu dituztela (bertan sartuz gero ahalmen handiagoa eskuratzen du jokalariak) eta orduz geroztik jendez betetzen hasi direla eta, Nintendoren akzioekin batera, McDonaldsenak ikaragarri igo direla. Beraz, kontuz. Honetara jolasten denari ez diot ergel deituko (balizko erantzunengatik), baina jakin dezatela halakotzat darabiltzatela. Tira, guztiok bezala, bestalde.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.