Angel Erro.
JIRA

Edonor

2017ko urtarrilaren 19a
00:00
Entzun
Burlatan gizon batek emakume bat hil eta Arreko zubitik behera ur handituetara bota zuela, zehaztasun gehiagorik gabe, irakurtzeak halako zimiko bat eragin zidan, ez bakarrik erailketagatik, baita gertutasunak zabaltzen zituen aukera ilun guztiengatik ere. Bertakoa naiz eta, notiziek datu gehiago eman arte —adina, kalea eta azkenik izenak—, hiltzailea eta hildakoa edonor izan zitezkeelako sentsazioak bihotza kolkoan edukiarazi ninduen. Irudikapena edonortaz, edonor gertukoenez, betetzen hasi zitzaidan.

Askotan esandakoa, eraso matxista baten biktima edonor izan daitekeela, baita kontu hauetan engaiatutako emakumeak ere, berretsi du joan den larunbateko erailketak. Ana Ruiz psikologo eta hildako emakumearen adiskideak hala adierazi du: «Edonor izan daiteke biktima. Emakume otzanak direlako sineskeria egoten da. Blanca nortasun handikoa zen eta berdintasunarekin oso konprometitua». Hiltzeraino ito duenak ere edonor arruntenaren itxura osoa du. Baliteke gertatu arte berak ez susmatzea ere horren gauza izan zitekeenik.

Izenak ikusi eta haiekin loturarik eza egiaztatu ondoren jakindako hori, moduren batean, instintiboki, izenak ikusi eta haiekin loturarik ez neukala egiaztatu aurretiko minutuetan ere banekien.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.