Angel Erro.
JIRA

'Navarra'

2017ko urtarrilaren 20a
00:00
Entzun
Jasotako oinordetzaren argudioaren erabilera ez da komeni agintari batek luzeegi erabil dezan, bestela zabal baitezake bere gobernu ekintza guztia aurrekoek baldintzatuta dagoela eta momentu batetik aurrera desenkusaka baino ari ez delako irudipena helaraziko baitie herritarrei. Kontua da gehienetan denbora behar dela tiraderetan aurkitutakoaz (eta batez ere aurkitu gabekoaz) ohartzen joateko. Eta informazio hori tantaka iristen zaigula. Joan den ekainean kalkulua egin eta Nafarroak egunero 1,3 milioi euro ordaindu beharko zituen UPNk utzitako zorrak ordainduko bazituen. Orduz gero zorpetze gehiago azaleratu dira. Azkenak Garraioaren Hiriarena. Auzitegi Gorenak 48,3 milioi euroko zorra baieztatu berri du.

Egunotan hamabi marinel epaitzen ari dira Espainiako Armadakoa den Navarra izeneko fragataren materiala txatartegietan saltzeagatik, ez bakarrik metal txatal erabilpenik gabeak, baita ontziaren kroskotik ateratako berun lingoteak ere (antza, itsasontziek tonaka lasta irmoa badute krosko barruan). Guztira, Navarra ur gainean ongi orekaturik eta nabigatzeko moduan mantentzeko beharrezkoa den lasta irmoko 11,6 tona berun falta dira.

Kudeatzaile on usteak motibo berdinengatik epaitzen hasi beharko lituzke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.