Angel Erro.
JIRA

Primitiae

2017ko maiatzaren 26a
00:00
Entzun
Ezin ordainduzkoa da Rafael Hernando PPko bozeramailearen aurpegiera Alfonso Alonso eta Borja Senper alderdikide euskotarrek opari emandako Bernart Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae-ri begira. Darion harridurazko espresioa hitzetara hobekien itzuli du Protoeuskaldun izeneko txiolariak, burutik pasatzen ari zaiona honelaxe irudikatuz: «Zergatik ari zaizkit antzinako frantses baten liburua erakusten?». Seguruenik ez dugu inoiz jakinen Hernando jaunak une horretan pentsatutakoa, ez guk, ez Alonsok edo Semperrek ere, hain baitirudite oparitutakoarekin pozik eta are harro ere, ez baitzen ausartuko alderdikideen ilusioa zapuzten. Ez liburua non bota duen ere.

Denok ezagutu dugu bereziki euskaltzalea ez den jendea, Euskal Herritik kanpoan egotera edo kanpoko norbaitekin bestela, paparra atera eta harro oilartzen direnak geure hizkuntzaren bakantasunaz, antzinakotasunaz edo auskalozertasunaz, besteongan txokokeriatzat joko luketen horretan bertan goxo eta atsegin harturik. Koxka seguruenik dago noren aurrean harrotzen zaren zureaz: kanpokoaren aurrean berezi agertzeko asmoz, geure sintoma —luzarazten duenaren aurrean lizunki— gozatu ala auzoaren —edo nor bere buruaren— aurrean arrunt izan nahian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.