Angel Erro.
JIRA

Inposizioa

2017ko uztailaren 22a
00:00
Entzun
Madrilgo politikari batek polemika piztu du esan baitu aurten ez duela oporrik hartuko, lanean emanen duela uda osoa, bere kargu publikoari dagokion bulegoan. Langile prekarioek gertuago sentiarazteko esandakoek nahigabean lotu dute oporrik behar ez duen elite aberatsarekin. Gaizki atera zaio tiroa. Oporraldia langileek uko egin ezin dioten eskubidea dela gogoratzeko balio izan du; esplotazio uneotan gogorapen garrantzitsua.

Neoliberalismoaren espainiar teoriko handienetako bat bere nagusiaren defentsan atera da, argudio sofistarekin esanez, oporraldia eskubidea den heinean, nahierara uko egin ahal zaiola; bestela, inposizioa litzatekeela. Inposizio hitzaren ospe txarraz baliatzen da, erantzun posible bakarra baiezkoa baita: oporraldiak inposizioa dira, ezin zaie uko egin, baina kasu honetan inposizioa langileen defentsan da, zure nagusiak negoziagarri bihur ez ditzan, orduan badakigulako zertan amaituko zen kontua. Eta badirudi (politikari populista baten burutazioan estrategia hautematea gehiegizkoa ez bada) hortik joko dutela, oporraldia hartu beharraren inposiziotik herria askatu nahian.

Inposizioa. Eskuineko politikarien ahotan zenbat eta gehiagotan entzun, orduan eta beldur gutxiago diot.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.