Angel Erro.
JIRA

Gernika

2014ko uztailaren 18a
00:00
Entzun
Argazkiak gertatutakoa denboran gelditzen du. Pinturak, figuratiboa bada, gertatutakoa osatzen eta eraikitzen du, denboran gelditzen du modu eraginkorragoan. Pablo Picassok Guernica margoan Gernikaren gaineko bonbardaketaren izugarrikeria betikotu zuen, mitoaren kategorian sarraraziz. Mitoa sub specie aeternitatis mintzo zaigu. Gernikako mina oroimen objektiboan ahaztu ahal izan denean ere, hor jarraitzen du, eta gerrak, bonba batek, semea edo alaba hil dion ama baten pairamen eramanezinari irudi bat jartzen ahal diogu kontatzen digunean edo informatibo batean zuzenean begiratu nahi ez diogunean.

Gaza Gernikarekin konparatuta ikusi dut egunotan. Irudipena izan dut duela hirurogeita hamazazpi urteko Gernikaren bonbardaketarekin baino gehiago, haren errepresentazio mitifikatuarekin nahi izaten dela parekatu. Gazan gertatzen ari dena dagoeneko mitoaren kategorian dago, irudi identifikagarri bakar batean gauzatzen ez bada ere. Gazaren gaineko bonbardaketen izugarrikeria zehatza, giza galeretan kuantifikagarria ez da horretan bazter uztekoa, baina nik esanen nuke definitorioa gatazkaren irteerarik eza dela, denboran gelditua balitz bezala, horrorea, errepresentazio beharrik gabe, betikotuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.