Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Euria

2014ko uztailaren 29a
00:00
Entzun
Igandeko hedabide batzuek letra larrien oihartzuna eman zioten albisteari: «Eusko Jaurlaritzak 1.875 milioi euro eskaini dizkio euskarari azken hogeita hamar urteetan». Aspalditik nago, agian nire paranoia da, piura bertsuko albiste baten zain: «Espainiako Gobernuak hainbeste milioi eskaini dizkio gaztelaniari», eta abar. Egon ninteke eserita. Eta zer gertatzen da? Ba ematen du euskara dela laguntzen den eta super babestuta dagoen hizkuntza, itzelak direla euskararekin xahutzen ditugun sosak, batek baino gehiagok pentsatuko duela ez ote den pasada bat. Eta gertatzen da Jaurlaritzari datuok esijitzen dizkiotenek eta datuok haizatzen dituzten hedabideek badutela aurreiritzitik asko eta gaiztotik kuanto: ez dute sekula galdetzen Espainiako Gobernuak zenbat gastatzen duen gaztelania babesten, blindatzen, lau haizeetara zabaltzen.

Zertarako galdetu, gaztelaniaren aldeko sosen euria eguraldia bera baino fenomeno naturalagoa bada?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.