Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Errepasotxoa

2015eko uztailaren 30a
00:00
Entzun
Herriaren ahapeko jardun traketsenei zikin-brillo distiratsuena ateratzeko abildadea daukana, horra populista bat. Kolore guztietako herritarren xede ezkutu dorpeenak batzen eta berdintzen eta bere zerbitzura jartzen dakiena, huraxe populista petoa. Herritarren beldurra puzten eta barreiatzen duena, horratx populista ausart askoa. Jarrai nezake definizio eta deskribapen gehiago ematen, baina bakar batekin geratzekotan, kezkagarrienarekin: populista batek herriaren instintu baldarrenekin egiten du xaxa.

Alderdi Popularrak —Rajoyren hatzak— populista sen eta sona eta sunda sanoko militante bat hautatu du Kataluniako independentistei aurre egiteko. Txuleatzaileago esanda García Albioleren hizkera populistan, independentistei «errepasotxoa» emateko. Abildadea du Rajoyk: ez omen zaizkio populistak gustatzen, baina non sua, populistak jartzen ditu bertan (Aguirre, Maroto, García Albiol…) gasolina-bidoi banarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.