Angel Erro.
JIRA

Balaluma

2016ko irailaren 28a
00:00
Entzun
Beharbada horrela itzul genezake Kolonbiako gobernuaren eta FARCen artean hitzartu den bake ituna sinatzeko erabili den idazkailuaren gaztelaniazko izena, balígrafo delakoa. Ikusiko zenuten benetako munizioarekin (metrailadore eta fusiletako bala batekin) egindako bolaluma. Joan Brossari bururatutako olerki gauzazko bat ematen du. Edo Arteen eta Armen arteko eztabaida antigoalekoari buruzko testu bilduma baten portadako ilustrazio sintetiko eta asmotsua. Edo besterik gabe txantxazko idazluma,oporren ostean ikaskideak harri eta zur uzteko eskolara eramateko modukoa.

Ezin uka objektu gisa balaluma aski kitsch dela. Zalantzarik gabe, oroigarri moduan saltzen hasiko dira eta Kolonbiako etxe askotara iritsiko da bakearen metafora birkargagarria. Seguruenik ez dago beste modurik. Bake prozesu guztiak berez pixka bat kitsch dira edo —Pessoak esanen luke— irrigarriak. Gertutik ikusi dugu. Gertutik bezain llaburki. Antzeztetik asko dute, hitz zeremonialak esan behar izatetik ere ez gutxi. Ikurrak dira, oraindik ez materialak. Gero datoz plakak, estatuak eta gero, beharbada, estatuak ere bai, edo estatutu berriak. Edo ezer ez.

Gurea abian berriro jarri bitartean, astia dugu pentsatzeko zer beste izanen den gure oroigarria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.