Angel Erro.
JIRA

Erredundantzia

2014ko abenduaren 18a
00:00
Entzun
Euskaraz generoa duen adjektibo bakanetakoa tuntuna dugu, emakumezkoen ergeltasunak berariazko nolakotasuna balu bezala.

Ergeltasunak abantaila bat badu. Buruargitasuna ez bezala, antzeratu ahal da eta nahitara itxuratu. Batzuetan, jendearen irrigarri gelditzeak badakartzalako bere onurak. Errugabe zaitzake, esaterako. Ez alferrik inuzente esaten zaio adimenaz eskastuari.

Kristina Borboikoa oraindik infantak ia 600.000 euro entregatu nahi izan zizkion bera epaitu behar duen epaitegiari, ad cautelam, bere balizko erantzukizun zibilaren berme, baina kontu korronteaz okertu eta dirua beste batean sartu zuen. Zorionez, kasualitatez, adierazgarriki, ala ez, ez zuen gizabanako arrunt baten kontu korrontearekin nahasi. Beste epaitegi batekoarekin baizik. Arazoa erraz konpondu ahalko da.

Akats anekdotiko honek defentsaren bertsioa indartzen du, sotilki, orain arte aurka duen jendearen buruan ere. Infanta kalamidade hutsa da zenbakiekin. Ezin zaio bakarrik utzi. Normalean beste norbait arduratzen da horrelakoak egiteaz. Azken finean, Kristina, emazte maitemindua izateaz gain, nola esan ofenditu gabe baina kulparik ez duela argi utzita, tuntuntxoa ere bada. Emakume gajoa. Barka erredundantzia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.