JIRA

Ez naiz nor

Angel Erro -

2015eko urtarrilak 21
Manchesterren hemendik hiru urtera LGTB ikasleentzako, hau da, ikasle lesbiana, gay, transgenero eta bisexualentzako lehenengo ikastetxe publikoa irekitzeko plana ezagutarazi dute. Oraindik ez da egitasmo itxia, hura bultzatzen duen erakundeak kontsultak egin nahi ditu erabakia hartu aurretik. Nire ustez, denik eta neurririk drastikoena izanik, segregazioaren mehatxuarekin saiatzen ari dira ikasle horiek eskola garaian sufritzen dutenari buruz (segmentu horretan suizidio tasa, esaterako, asaldagarria da) eta hura nola konpondu, benetako eztabaida pizten, arazoa serio hartu eta konponbidea bilatze aldera.

Ni, ezaguera dudanetik goiko sigla horietako bati lotuta egonik ere, ez nintzen sekula gay eskola batera joanen. Nahi izanda ere, ez nuke asmatuko gurasoei nola eskatu gay ikastetxe batera alda nintzaten, eskatzea bera arazoen eta jazarpenaren atea izan baitzitekeen, nork zekien (orain ezetz badakidan arren). Ni bezalako nerabe askok eskolaldia gutxi gorabehera zoriontsu edo —hitza berariaz erabiltzen dut— normal pasa dute eta bizirik iraun dute, eraso homofobikorik zuzenean pairatu gabe, salbazioa bezainbat kondena izan den isiltasun konplizean bilduta. Ez naiz nor ikastetxe horren egokieraz mintzatzeko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna