Angel Erro.
JIRA

Altxatzeaz

2015eko apirilaren 28a
00:00
Entzun
Uste dut guztiok ados egonen garela Gaizka Garitanori Almeriako futbol klubeko prentsa aretoan euskarazko galderei euskaraz erantzuteagatik eginiko itsuskeria ezin onartuzkoa delakoan eta erantzun bat behar zuelakoan. Egunkari hau irakurtzen dugun guztiok, esan nahi dut. Ezin bestela. Horregatik ez dut hortik joko.

Agian desadostasunen bat eragin zezakeen erantzun zehatzak. Agian baten batek nahiago izanen zuen Eibarko entrenatzaileak irribarre egin eta didaktikotasunaz azaldu izan balu euskara baleko hizkuntza bat dela eta begirunea zor zaiola eta abar. Bestea konbentzitzen eta zeurera ekartzen saiatzea ongi dago, baina lehenago ezertarako balio ez duela zu zeu konbentzituta ez bazaude. Ni gero eta gutxiago saiatzen naiz inor ezertaz konbentzitzen. Akaso nabarituko zidan irakurleren batek nire hemengoetan. Euskal Herria bizi izan duen bortizkeriak bazter uzten du, gainera, eztabaidetan Stefan Zweigek Die Welt von Gestern-en jasotzen duen gaztaroko bere adiskide baten suhartasunaren aukera: Arnold Schoenberg orduan gaztearen lan atonal baten estreinaldian txistu egindako gizon bati masaileko ozena eman baitzion.

Maiz gelditzen zaigun aukera bakarra altxa eta joatea da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.