Angel Erro.
JIRA

Besarkadak

2016ko uztailaren 27a
00:00
Entzun
Bideo batean ikusi dut, jendea erraz hunkitzeko bideo horietako batean. Mutil bat, begiak estalita, besoak zabalik, kartel bat ondoan duena: «Musulmana naiz. Nitaz fidatzen bazara, emadazu besarkada bat», edo antzeko zerbait. Oraingoan, baina, ez naiz negar batean hasi, hiesdun gizon batek gauza bera —besarkada bat eta gizartearen onespen sikiera hipokrita eta laburra— eskatzen zueneko beste bideo hura ikusi nuenean bezala. Ekoizpena izanen da, paratu ez dioten musika. Egun txarra dudala, hau da, egun ona eta ez nagoela, beraz, sentiberegia. Zoriontasunak ankerrago egiten gaituela gauza jakina da. Nire gogortasuna azaltzeko buruan erabili ditudan kausa guztiak aletu ahala, ez dut guztiz baztertzen, europar gisa, kontzientziaduna izanagatik edo izan nahi izanagatik, hedatzen hasi den mesfidantza giroa nigan barneratu izana. Horrelako besarkada eskaintzak modan jarriz gero, zenbat luzatuko zen kamikazeren bat horrelako kartel bat jarri eta lehen asmo onekoari bizitzaren ankerra erakusteko? Gibel-beldurra da, besteak beste, sorrarazi nahi dutena atentatuak egiten dituztenek. Plan biribila eta gurpil zoroa. Gure mesfidantzak haien lerroak elikatzen dituzte.

Berez, geure buruaren kontra borrokatu behar dugu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.