Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Xuxurla

2016ko irailaren 28a
00:00
Entzun
Ez dira itzaldu Zinemaldian bezala hauteskundeetan ere entzundako txaloak, eta egunotan zientzialariak dira txaloak jasotzen ari direnak Donostiako kaleetan. Baina Lehendakari izan edo alderdi bateko buru, aktore izan edo zuzendari, zientzialari izan edo ikasle saiatu, izan zu, izan ni... Kalterik ez gure egoaren oreka psikologikoa zainduko digun bizkartzain bat izatea aldean, gu txalotu ordez abisu bat xuxurla dezan gure belarrira: gizaki bat haiz, txo, euli-kaka kosmosaren aldirietan...

Ez naiz orijinala. Erromatar generalek (Julio Zesar, Marko Aurelio...) hiriaren bihotzeraino desfilatuz ospatzen zituzten beren garaipenak, herritarren ave! eta txalo artean. Alde bat, ordea, beren alde: esklabu bat eramaten zuten oso hurbil, aldian behin zera xuxurlatzeko enperadoreari: «Jauna, gizaki bat zara, gizaki soil bat». Oihuak gero eta ozenagoak, baraila sekulakoa. Eta esklabuak, berriro: «ez ahaztu, ez zara jainko txiki-erdi bat izatera ere iristen».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.