HITZ BESTE

Zizareen erresuma

Anjel Lertxundi -

2016ko urriak 27

Nekez eman liteke zorrotz laburrago gizakion bizitzaren zikloa: oiloak zizareak jaten ditu, nik oiloa jaten dut, zizareek jango naute. Kanposantuan, zizareen erresuman. Leizarragak esana: ez gara «lurreko xixari baizen». Han daude, kanpo santuetan, gure aurreko guztiz gehienak, zizareen bazka izan dira haien gorpuak, zizareek itxi dute gure arbasoen bizitzaren zikloa. Errautsen usantza nagusitzen hasi den arte: ohiko hileta-elizkizunarekin bidesari erlijiosoa kitatu ondoren, nonahi botatzen dira hildakoen errekinak. Kanpo santuetan, gutxi. Gehienak, kanpo naturaletan, profanoetan, zentzu erlijiosorik gabeko lekuetan. Elizkizunaren ondoren, betor dolu laikoa. Baina Eliza katolikoak, heriotzaren inguruko ponperia monopolizatua duen erakundeak, ez du hileten kontrola galdu nahi, eta agindu berri du errautsak ere kanpo santuan behar direla gorde. Ez badugu nahi izan zizareen janari, izan gaitezela behintzat zizareen ongarri.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

 ©PEDRO PUENTE HOYOS / EFE

«'Pandemiaren urteak', esan nuen. Urteak izango direlakoan: urteak»

Arantxa Iraola

Aurrera urratsa egin, eta hedabideetan naro-naro dabilen zientzialarietako bat da Del Val; txertoa lortzeko prozesuak oso azkar doazela onartu du, baina uste du une aski zailak eragin ditzakeela oraino ere izurriak.

Osasun langile bat, PCR proba bat egiten Donostian. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Kutsatuen kopuruak gora egin du berriz Hegoaldean: 750 kasu atzeman dituzte

Edurne Begiristain

Positiboek gora egin dute Gipuzkoan ez beste lurraldeetan. Agerraldi berriak atzeman dituzte Azkoiengo eta Elizondoko zahar etxeetan

Protesta bat Gasteizen. ©E.PORTILLO/ FOKU

Arabako zahar etxeak ere, grebara

Erredakzioa

Hiru lanuzte egingo ditute, ELAk, LABek, UGTk eta CCOOk deituta, «prekarizazioa» salatzeko

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna