Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Iritzia Martxoak 8

Publizitatea

Iritzia

JIRA

Martxoak 8

 

2017-03-08 / Angel Erro

Borroka eguna da gaur. Hartan lagungarri nola gerta naitekeen hausnartzeko eguna ere bai. Horixe izanen dut gaur borroka egiteko modua. Goizetik erreparatuko diet modu berezian nire mundua, nire egunerokoa, nire paisaia osatzen dituzten emakumeei. Ogasunean arreta emanen didan bulegariari, aholkua eskatuko diodan arrebari, iritzi zutabekideari, etxe pareko kafetegiko zerbitzariari, Punto de Vista jaialdiko dokumental bat ikustera lagunduko nauen adiskideari ez diet ezer esanen, ez diet emakumeen egun ona edo horrelakorik opatuko. Haietako inork ez du nabarituko ni zertan ari naizen. Bakoitzaren ondoan edo aurrean, isilik, saiatuko naiz gure artean dauden botere harreman isilak detektatzen, eta haietan zer eragina duen nire generoak, eta ni genero horretakoa izateak zer ekartzen didan. Hari ikusezin horiek begiztatu ahal izatera, seguruenik haiek ebakitzea ez da nire esku egonen. Baina ez ditut ondorioak aurreratu nahi. Edozein kasutan, ez naiz inor leziatzen hasiko. Niretzat gordeko ditut ondorioak (beharbada botere harreman horiek berek oker epaitzera eraman bainazakete) eta saiatuko naiz ariketa hau urtean behin egitera ez mugatzen, beharbada horrela, epe ertainean, lagungarriago gertatzeko borroka honetan.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak