Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Iritzia Ofizialki

Publizitatea

Iritzia

JIRA

Ofizialki

 

2017-03-21 / Angel Erro

Atzo hasi zen udaberria. Gero eta gehiagotan entzuten dira «atzo hasi zen ofizialki udaberria» bezalakoak udaberria hasi dela iragartzeko. Ofizialki iragartzeko. Udaberria gauza on, baikor, alai, eder, liluragarri guztien iragarle eta are ekarletzat ere jotzen denez, maitasunaren sasoia, atzera erakargarri sentitzen hastekoa, lehenago horrelako zerbait sumatzean (egun eguzkitsua, esaterako, otsailean), egonarririk gabe udaberriaren zantzua dela irizten diogu eta, haur logikarekin, atzerakorik gabekotzat hartzen dugu. Enpresek ere udaberriaren izena alferrik erabili ohi dute, jakinki udaberria aipatze hutsarekin salmentak biziagotuko direla. Bada, azkenik hasi da udaberria, ofizialki.

Hotzez eta elurraz ere hasiko dela iragarri zuen, pertsonalki hunkituta, eguraldi gizonak. Negua aipatu zuen («negua bueltan da»: beraz, amaitutzat jotzen zuen epearen aurretik). Negua gauza goibel, ilun, hotz eta arbuiagarri guztien ikurra delako, jakina. Meteorologoari ez zirudien udaberrian eguzkiak jotzea beste aukerarik buruan sartzen zitzaionik. Batek daki ez ote zuen lanpostua arriskuan ikusiko «eguraldi ona» iragarri ezean.

Batzuetan uste dut egunen batean urtaroak indargabetuko dituztela legez, ofizialki.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea