Angel Erro.
JIRA

Ironiaz

2017ko martxoaren 24a
00:00
Entzun
Argia-ko bere blogeko azken sarreran Gorka Bereziartuak deia egiten du pentsalari esloveniarraz eta «aldareetan eman genion lekuari buruz» hitz egiteko. Ez naiz gu horretan sartuta sentitu eta artikuluaren lehen lerrotik («Ados, liluratuta geunden, kasik fan batzuk bezala jokatzeraino») pluraleko hirugarren pertsonara itzuli dut. Ez pentsa hondoratzen hasi den itsasontzitik ihesean dabilen arratoi desliluratua naizela. Zizek vs Chomskyren lehia dialektikoan, bigarrenaren alde egin dut beti, lehenaren ikusgarritasun intelektual eta piroteknia argumentatiboan ondorio beti harrigarri batekin ikuslea/irakurlea harritzeko gogoa sumatzen bainion (saiakera sorkuntzarako gelditzen den literatur genero aske bakarra dela sinestaraino).

Egia da —beharbada honekin ari natzaio Bereziartuaren deiari erantzuten— ez naizela inoiz ausartu nire ustea idatziz argi eta garbi adieraztera. Beraz, berehala hasiko den desmarkatze norgehiagokan ere ezin parte hartu, tamalez. Inoiz aritu naiz Zizekez hemen, baina beti tonu ironikoan. Lagun bati esan diot, kasu hau hizpide, ironia epe luzeko inbertsio ona dela, beti asmatzen duzu-eta. «Epe luzean lilura bezain inbertsio txarra da», zuzendu dit; «epe ertainean bai errentagarria».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.