Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Iritzia Deskonexioa (III)

Publizitatea

Iritzia

JIRA

Deskonexioa (III)

 

2017-04-21 / Angel Erro

Demagun norbaitek lortu duela, nik hemen aste hasieran aitortu ez bezala, egunotan deskonektatzea eta, irakaskuntzan lan egiteagatik, demagun, Aste Santuaren oporrak luzatuta, dagoen tokitik, demagun, Lisboatik, New Yorketik edo are Granadatik ere, egunean egunekoari izkin egitea lortu duela eta etxeratzean norbaitek —demagun, nik—, ezuste erreakzioaz aurrez gozatuz, kontatzen diela kanpoan ibili bitartean jazotakoa. Esperanza Agirre Madrilgo zinegotzia baina Espainiako neoliberalismoaren euskarria, graziaz betea eta, desengainu ustelez inguratuta ibili arren, sortzez zein ustez garbia, auzitegi baten aurrean, Gurtel ustelkeria kasuko lekuko gisa, deklaratzen ikusi duela eta irteeran negarrez, Madrilgo presidentzian bera ordezkatu eta orain atxilotu dutenarekiko gupidaz edo bere buruarekikoaz, lakioa estutzen ikusita. Kontatzen diela, antzeko eszena eskain dezakeela egun batzuen buruan Rajoy jaunak ere, negarrik gabe, hura ere lekuko arituko baita auzitegian, gertukoen ustelkeriaz ikusitakoaz zinpean mintzo. Edo norbaitek horrek (nekezago nik) kontatzen diela Fillonen enegarren eskandalua. Nago ezusteak ez liokeela luzeegi iraunen eta bestelako deskonexioari ekiteko gogoa piztuko litzaiokeela.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak