Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Zaparrada

2014ko uztailaren 23a
00:00
Entzun
Israel (berria) sortu zutenean, eredu eta esperantza bihurtu zen gerra galduaren min-zamak nola eraman ez zekiten euskal herritarrentzat, nazioartean estatu berri bat ikustea —Washingtonek bultzatua!— naufragoaren taula zen Lur Agindua galdu zutenen amets hondoratuarentzat. Israeldarrak bezala, gu ere jipoituak izan ez ginen ba, kazetari yankie batek sermoilari euskaldun bati entzuten dion gisa Salbatore Mitxelenaren Erri bat guruzbidean obran? Gainera, nazio berri hura berehala hasi zitzaigun erakusten ahalegin eta lorpen liluragarriak, hebreeraren biziberritze miresgarria eta kibutzen fenomenoa, besteak beste. Hemengo hainbat jende hango bidean ere jarri zen, haiengandik ikasteko, haien bideak hemen urratzeko.

Sei Eguneko Gerran Israelek erakutsi zuen militarismo handiputz gupidagabeak atezuan jarri gintuen arte. 1967 urtea zen. Euri eta gerra asko egin du ordutik, gaurko titularrak dira (oraingoz) azken osti-kanpaiak…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.