Angel Erro.
JIRA

Sinestesia

2014ko abenduaren 23a
00:00
Entzun
Orain ez asko, Parisko kale batean, euria ari zuen. Holakoetan desatsegina da egurats zabalean egotea, edo buru hutsik ibiltzea. Orduan emakume bat ikusi nuen, geltokitik partitzear zegoen busa harrapatzeko ahaleginean, korrika txikian. Busaren ate parera iristearekin bat, atzera bota du ilea estaltzen dion zapia, behin buru hutsik, atea jotzeko, gidariak ireki diezaion. Baina gizonak abian jarri du makina eta aurrera jarraitu du.

Emakumeak, huts eginik, ingurura begiratu du eta ikusi nau, euripean dabilen jendearen artean, geldirik, berari begira. Elkar lotsatu dugu eta erretiratu dut begirada. Ez dut ikusi ahal izan zapia edo beloa berriz atondu duen buru gainean. Begietan ezagutu diodan lotsa, erlijioak agintzen dionaren aurka, ilea ikusi diodalako ote den pentsatzeari ekin diot, edo, besterik gabe, autobusa galtzen ikusi dudalako, edo autobusa ez galtzeagatik bekatua egiten.

Parisen ez egotera, Gasteizko gidariarenberri duela ondorioztatuko nuen, baina hemendik ezinezkoa da hiri txiki urrun batean gertatua ezagutzea. Asteburuan elkarrizketa bat leitu diot Gasteizko bus gidariari. Frantses kutsua hartu diet hitz idatziei. Fantasiatsu hutsa naiz. Erre usainarekin gogoratu dut Parisko euria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.