Albistea entzun

JIRA

Hainbat aukera

Angel Erro -

2016ko irailak 27

Sare sozialetan norbaitek laburbildu du igandeko hauteskundeen emaitza: EAJemonia (jatorrizko hitz jokoa erdaraz zetorren). EAJk (EAEn behintzat) daukan hegemoniaren adierazlea da, gehiengoa izan gabe, legebiltzarreko gainerako indarrak berari begira egotea, ea zer eginen, ea nor aukeratuko duen, ea beraiek eragin dezaketen hurrengo legealdiaren tonuan. Hasieran ez dago berari bermea eman ez diezaiokeenik. EAJk, beraz, lau aukera ditu, eta lauetako edozeinekin erdietsiko luke gehiengo absolutua.

Bigarren indarrarekin, EH Bildurekin, elkar liteke eta gehiengo soberanista bat abian jarri (hori bailitzateke gutxieneko baldintza balizko kideen aldetik), Katalunian bezalako bide bati ekiteko. Apustu hori koherentea litzateke Sabin Etxean militanteek egindako aldarriekin, baina ez dirudi hortik joko duenik EBBk.

PSEk aukera errazena ematen du, dagoeneko tradizio bat, krisi larrian den alderdi sozialistak salbabidetzat har lezakeena, baina jeltzaleek beharbada nahiago dezakete Pablo Iglesiasek berak «Euskadiko lehen indar estatala» deitu duenarekin hitzarmena, are azken indarrarekin ere. Liberal batek ongi dakienez, aukeren ugaritasunak prezioa beheratzen du, are ezer aukeratu behar ez izateraino ere.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.