Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Printzipioak

2016ko urriaren 25a
00:00
Entzun
Printzipio batzuk ditut. Baditut beste batzuk ere. Eta beste batzuk. Behar izanez gero, karteran ditut gehiago ere. Pragmatismoak asko du gomaren gisa luzatzen eta laburtzen diren malgutasuna bezalako kontzeptuetatik. Baina baita zinismotik ere. Gezur antzeztutik. Tentuz, beraz, aitzakiak mozorrotzeko erabiltzen diren espresio potoloekin, letra larriz idazten diren hitz putz ustel horiekin: beldurra haizatuz ezkurra bildu nahi izaten dute, egunotan «el bien de España» zerabiltenek egin duten moduan. Beren talaiatik begiratuta: Espainiaren ona da beren taldekide katalanak edo euskaldunak baztertu izana? Berek jakingo dute. Baina abstentzio-zaleren baten ahotik «el bien de España» irten orduko, kontu arruntagoak iristen ziren gure belarrietara —etorkizuna, eserlekua, lana galtzeko beldurra—,eta entzuten genuen beren ezpain arteko murmurioa ere: amatxo maitea, geldi nadila orain arte bezain guapo/bapo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.