Albistea entzun

JIRA

'Break dance'

Angel Erro -

2017ko otsailak 21

Inoiz, orain arte bederen, egon den break dancer ospetsuenaren berri Herodotok eman zuen bere Historia liburuko seigarren alean (129. eta 130. ataletan). Hipokleides afari baten erdian, gustuko neskaren aita inpresionatzeko edo (izan ere, Greziako mutilen artean alabari ezkontidea aurkitzeko norgehiagoka gisako bat antolatua zuen Kleistenes zaharrak, Sizioneko tiranoak), dantzan hasi zen. Historiagileak dio seguruenik jandako zerbaitek kalte eginen ziola. Gaurdanik ikusita substantzia psikoaktiboren baten eraginean pentsa dezakegu. Kontua da inork ulertzen ez zituen mugimendu zentzugabeak egiten hasi zela. Herodotok dio, burua zoruan zuela, hankak goratu eta musikaren erritmora mugitzen eta biratzen hasi zela. Emanaldiak Hipokleidesi Agaristarekin ezkontzeko aukera guztiak galarazi zizkion. Amaitutakoan honako hau bota zion neskaren aitak: «emaztea lortu guran dantza izan duk hire akabantza», inoiz, orain arte bederen, bertsolaritzaz ezagutzen den lehen lekukotasunean. Mutilak, denborarekin hiriko magistratu nagusia izatera iritsiko zenak, thug life-ren estilo argian, «Hipokleidesi bost» erantzun zuen, bertako guztiak harri eta belarri utzita, Historia bera uler zezakeen belaunaldiaz erditu arte behintzat.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Arrosarioa
 ©BERRIA

Garai konplexuei aurre egiteko kazetaritza bat

Beatriz Zabalondo - BERRIA Taldeko lehendakaria / Martxelo Otamendi - BERRIAko zuzendaria

Iaz BERRIA Taldeak egindakoaren errepasoa duzu hau. Kazetaritza da gure eginkizuna, euskarazko kalitateko kazetaritza; erreferente informatiboa izatea helburu. Beraz, hortik hasi dugu errepasoa, gero arlo ekonomikoari, komunitateari eta erronka berriei leku egiteko.

Irautea iraultzea denean

Estitxu Garai, Naiara Pinedo eta Zuriñe Rodriguez

Zure ahotsa errazago zapaltzea, moztea. Ostean datorren gizonak zure iritzia gutxiestea. Gizonen maiztasuna handiagoa izatea. Gizonak finkoak izatea, zu aldakorra. Mahaiko emakume bakarra izatea naturalizatzera iristea. Zure hitzei ez entzunarena egitea, beti euren artean elkarri erreferentziak egitea.

Zuretzat bihotzez, Elizabeth Hadley

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.